Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/09/05 20:27:49.585 GMT+2

8.eguna (Soraluze-Arrasate)

8.eguna, iada azken etapa egiteko prest!
Batek baino gehiagok sekulako bixamonarekin egin zuen etapa.
Goizean goiz iratzartu ginen, izan ere,lehenengo eta behin bizikletra guztiak desmuntatu eta futgonetan sartu beharra zegoen.Tetrisa egin ostean,lortu genuen bizikleta guztiak bertan sartzea!
Argazkian tetrisaren egileak! Bi pisu eta guzti!



Hori ez zen lan guztia.
norbera bere maleta bizkarrean hartu eta suhiltzaileen egoitza aurkitu beharra izan genuen, bertan baitzegoen itxaroten autobusa!!
Horiek bai izan zirela korrosak!! bufa!!



Elgoibarrera heldutakoan,berriz ere muntatu genituen bizikletak.
mokadutxo bat jan eta gero, guztiz indarberriturik, azkenengo aldiz bideari ekin genion, Elgoibarreko industrialde batean hasiz eta Arrasate helmuga izanik.



Bidea ez zen batere erraza izan, nahiz eta etaparik errazena izan!
Aurreko eguneko tragoak igarri baitziren gorputz batzuetan!!
Hala ere, guk gogotsu ekin eta eguzkiak parez-pare jotzen zuen arren, tipi-tapa ibili ginen,arazo bat edo besterekin, pintxazoak....



Helmuga geroeta gertuago zegoela eta, aurpegiak alaitzen hasi ziren,guztiok baikeneukan gogoa behingozaldi baterako bizikleta alde batera usteko.
San Prudentzion geundenean, hauk ziren bertan topatu litezkeen aurpegiak



























Baina etapa Arrasaten bukatzen zen, Biteri plazan, eta bertara, aste guztian ibili bezala, bizikletaz heldu ginen!!
Bukatu zen iada gure abentura.
Guztiok pozik heldu ginen, gainera inor futgonetan muntatu gabe!!
Profesional batzuk eginak gaude dagoeneko!!

Hurrengo urtean gehiago eta hobeto!
Eskerrik asko horrelako aste neketsu bat pasatzea eragin diguzuenoi! jajajaja BROMA!
Oso ongi pasa ostean, datorren urterarte UDALEKUAK!!



Ondo ibili!!! ta formalak izen!!!

Nork: iparralde.2008/09/05 20:27:49.585 GMT+2
Etiketak: eneritz irati eta bizikletan | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/09/04 20:04:04.270 GMT+2

7.eguna Elizondo-Lesaka

6. egunean, guztiok gogotsu abiatu ginen, izan ere, Lesaka zen helmuga, eta bertan pistina eder bat zegoen gure esperoan, baita afari eder bat.
Argazkian ikusten den bezala, nahiko zikin heldu ginen, bidean lokats eta hainbat zulorekin elkartu ginen,bestela galdetu Iontxuri!!



Behin Lesakara heldutakoan,pistinarakomotxila sartu eta plisti-plasta aritu ginen bertako hidromasajean,muskulu guztiak erlaxatzen!
Deskantzatu ostean, begiraleek sorpresa ederra eman ziguten,guztiok afaldu genuen taberna batean bapojarriz!!










Nork: iparralde.2008/09/04 20:04:04.270 GMT+2
Etiketak: eneritz irati eta bizikletan | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/09/01 13:17:34.371 GMT+2

6.eguna (DonibaneGarazi-Elizondo)

6. eguna egun gogorra benetan!! hasieratik beldurtu gintuzten begiraleek. Neskak gutxiago ginela uste arren ez zen horrela izan. Mutilak neskei aldea utzi nahiean beranduago urten ziren baita beranduago heldu ere! Alberdi eta bere lagunak Urepeleko artzaiari bisita egitera joan ziren, izan ere arropuzkeriz beterik GALDU EGIN ziren bidean.



Hemen taldeko jakintsuenak bide egokia topatu nahian!!





Neskak arritzen ari ginen, izan ere, helmugara iristeko3km besterik falta ez zirenean, oraindik mutilen usainik ere ez genuen izan!!
Tang, kakauete consumer eta harry upen laguntzarekin, Elorrietara iristi ginen inongo arazorik gabe!!

AUPA NESKAK!



Neskek aspertzeko denbora eta guzti izan zuten, siesta eder bat bota genuen gainera!
bazkaldu eta batzuk deskantzatsen genuen bitartean, mikel, nesken taldeko kapitainak, elorietako puntara abiatu zen!





Mutilak eta neska ausarta heldu ziren azkenean, lur jota guztiak!
Txuteak ere hartu behar izan zituzten batebatzuk.
Horiek bai aurpegi txarrak!!
Bik suertea izan zuten,Eneritzen masaje magikoak jaso  baitzituzten! HORI BAI ONA!






Jeitsiera ere ez zen makala izan! Aldatz behera izan arren, bazeuden harri puska ederrak!!
Batzuk bizikletatik jeitsi behar izan ziren, beste batzukordea zoroen pare gora eta behera ibili ziren Kepa haserretu zen arte!



















Nork: iparralde.2008/09/01 13:17:34.371 GMT+2
Etiketak: eneritz bizikleta irati elizondo | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/07/23 11:34:16.102 GMT+2

8. Eguneko Kronika

Nork: AnttonP.2008/07/23 11:34:16.102 GMT+2
Etiketak: antton iker mikel soraluze arrasate | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/07/22 11:32:48.393 GMT+2

7. Eguneko Kronika

Nork: AnttonP.2008/07/22 11:32:48.393 GMT+2
Etiketak: antton iker elizondo lesaka | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/21 15:04:50.846 GMT+2

6. Eguneko Kronika

Nork: AnttonP.2008/07/21 15:04:50.846 GMT+2
Etiketak: antton iker donibane-garazi elizondo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/20 02:00:00.533 GMT+2

5.eguna(Maule-DonibaneGarazi)

5.eguna latzena, izan ere, bagenekien bi portu potolo genituela aurretik baina hala ere gogotsu ekin genion etapari.



Gabilondok ez zituen animo faltak izan eta horregatik mugara heltzean idazki bat zuen lurrean.





AUPA GABI!

Lehenengo portua igo eta gero geldiunetxo bat egin genuen Garik eta Mikelek prestatutako merendolarekin.



Antton, Aitziber eta Xabi bigarren porturako atakea emateko planak egiten!



Bigarren portua igotzen astean euria hasi zen baina hala ere gogotxu heldu ginen.







Jeitsieretan exkax ibili ginen eta 3 pertsona erori ziren lurrera baina Ikerren ipurdia izan zen gehien sufritu zuena. Jaja!!!



Bazkal ordua ere iritsi zen. eliza baten aterpe ñimiñoan sartu ginelarik guztiok nahiz eta batzuk kotxondeoan jolasean ibili eta berain arteko txarrena begiralea.







Lokartzeko beta ere izan zuten batzuk.



Baina bertatik ere mugitu behar izan genuen eta bideari ekin genion berriz ere.

Gure helmuga izan behar zen DonibaneGarazira heldu ginen, baina bertan lo ez genuela ezan ziguten arren gure aurpegietan irribarrea zen nagusi.



Beste kilometro batzuk egin behar genituela ohartzean bizikletari errebisioa egiten aritu ziren Iñaki eta Kepa.



Profesional itxura asko baina lana exkaxa!!

Formal formal gure helmugara iritsi nahian denok errepideko eskumatik nahiz eta kepak kontrakoa agindu!!

KEPA!!! denok ezkerrera!



Behin lo lekua aurkituta genuela dutxak ez zeudela eta erreka baten bila abiatu ginen, baita topatu ere!











Nork: iratxu eta enetxi.2008/07/20 02:00:00.533 GMT+2
Etiketak: bizikleta maule donibanegarazi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/20 01:34:48.864 GMT+2

5. Eguneko Kronika

Nork: AnttonP.2008/07/20 01:34:48.864 GMT+2
Etiketak: ane iker maule antton kepa donibane-garazi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/19 02:00:24.185 GMT+2

4.eguna( Donapaleu-Maule)

4. egunean Donapauletik abiatueta Maulera heltzeko helburuarekin ekin genion bideari.



Etapea gogorra!!!

Autobusak ere atakea eman zuen argazkian ikusten den bezala!
Anape eta Anede aurretik!! aupa neskak!!



Behin Maulera helduta pistinara joan ginen batzuk bainua hartzeko eta beste asko dutxa hartzeko baina oraindik bazegoen mutil talde bat indartsu zebilela eta etapa baino kilometro batzuk gehiago egiteko!
Argazkian; Mikel, Anttonp, Gorki, Agirregabiria, Otxoa, Iñaki, Iban eta Mazmela.



Energia guztiak txirrinduan xautu ostean batzuk udalekuko ohe bakarrean deskantzatzen zuten bitartean beste asko baloiarekin jolasean ibili ziren.





Afaltzeko hain ezaguna den Astorgako patata jana izan genuela eta sukaldariak fin fin eta gogotsu aritu ziren prestatzen.



Gari sukaldari itxurak egiten!



Sukaldari bai, baina nora begira?? eskerrak Kepa eta Gabilondori!

Afaldu ostean Alberdi bapo bapo!


Nork: iratxu eta enetxi.2008/07/19 02:00:24.185 GMT+2
Etiketak: donapaleu eneritz bizikleta maule irati | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/19 01:36:28.847 GMT+2

4. Eguneko Kronika

Nork: AnttonP.2008/07/19 01:36:28.847 GMT+2
Etiketak: antton iker maule donapaleu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)