Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/07/15 21:59:09.269 GMT+2

Polizia Teo gozotegian gosaltzen

1978ko uztaila oso berezia izan zen Euskal Herrian, German hil zuten Iruñean San Ferminetan, greba orokorrak, asanblada jendetsuak kalean...Garai horretakoa da Errenterian inoiz atera duten argazki ezagunenetako bat, hau:


Argazkia: Oarsoaldeko Hitza

4 hilabete betetzeko hiru egun falta nituen argazkia atera zuten egunean, 1978ko uztailaren 13an, beraz garai hori ez nuen zuzenean bizitu, baina gero istorio mordoa entzun izan dut, eta argazki horrek beti atentzioa deitu dit. Aurreko astean 30 urte beteko zirela jakinik argazkiaren bila ibili nintzen interneten, baina ez nuen ezer aurkitu. Gero igandean Oarsoaldeko Hitzan artikulu honetan ikusi nuen berriz.

Teo dendako pastel haiek

Datozen egunetan egun haien inguruko informazioa biltzen segiko dut. Norbaitek argazki edo testu "askeak" baditu, eskertuko nituzke...

Nork: Beni K.2008/07/15 21:59:09.269 GMT+2
Etiketak: polizia teo errenteria gozotegia 1978 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.