Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/22 16:01:07.220 GMT+2

karpa astean berriak barra barra

Euskaltegi berritik pasaz gero, kanpoko hormak margotzen ari direla ikusiko duzue. Ostiralean horma batean laranja paratu zuten eta gaur dagoeneko goiko hormak txuri txuri ditugu.

Eta ...kitto!!! Oso gutxi falta da. Barrukoa ia bukatuta dago (ea bisita egin duten ikasle horiek kontatzen diguten) eta beraz bakarrik kanpokoa falta da.

Atzo iragarri bezala, Donibaneko Jaietako larunbatean euskaltegi berria ordu pare batez irekiko dugu jende orok ikus dezan nola geratzen ari den.

Udan gaur egungo Irrintzi Euskaltegia utziko dugu (dagoeneko jabeak kartel bat paratu du: "se traspasa!!!!") eta irailean euskaltegi berria prest izanen dugu matrikulazioa egiteko. Inaugurazioa irailaren 28an, larunbatarekin, izanen da, ekitaldi handi batekin, hain zuzen ere.

Nork: Irrintzi.2007/05/22 16:01:07.220 GMT+2
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru