Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/31 10:11:24.620 GMT+2

ERROTULAZIOA

Hauxe duzue euskaltegiko errotulazioaren zatitxo bat. Egin dugun muntai bat da, baina ideie bat egiteko ongi dago. Sanduzelaitik igota ikusiko duzuena hauxe izanen da. Zer iruditzen zaizue? Suerte piska batekin aste honetan jarriko dute.

Nork: Irrintzi.2007/05/31 10:11:24.620 GMT+2
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/05/29 18:46:19.302 GMT+2

Ezetz asmatu

Obrak aurreraturik daudela ez da sekretua. Hauen inguruko argazkiak jartzeko asmoa dugu. Baina oraingo honetan, argazkitxo hau zer izaten ahal den galdetu nahi dizuegu. Beraz, bururatzen zaizuena erantzun.

Nork: Irrintzi.2007/05/29 18:46:19.302 GMT+2
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/05/29 18:37:49.220 GMT+2

Bi Euskaltegietako argazkiak

Garaia zen, ezagutzen ez dituzuenentzat behintzat, euskaltegien argazkiak erakusteko.

Hementxe dituzue bada. Jakin, badakizue Iruñeko Donibane auzoan kokaturik daudela biak.

Lehena, Irrintzi Dorrearen behealdean dago (Iratxe Monasterioa, 45).

 

Argazkia neguan elurra egin zuen egun horietako batean egin genuen. Oraingoz, hementxe pasatzen ditugu orduak, ikasten, barrez, disfrutatzen…

 

Berria Iratxe Monasterioko hirurogeita seigarrenean kokaturik dago. Iruñera Donibanetik sartuta, ziur ikusiko duzuela, errotondan bertan baitago.

 

Egun obrak aurreratuago daude (ia bukaturik, nahiz eta fatxada oraindik bukatu gabe egon).

Orain zuei dagokizue honen inguruko aipamenak egitea.

Aupa Irrintzi AEK Donibane

Nork: Irrintzi.2007/05/29 18:37:49.220 GMT+2
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/05/24 19:54:56.455 GMT+2

Donibaneko jaietan, etxafuegoa botako dugu

Donibaneko Jai Batzordeak gu aukeratu gaitu, Irrintzi Euskaltegia, hain zuzen ere.

Beraz, Donibaneko jaiei hasiera emanen dien txupinazioa guk, Irrintzi Euskaltegikook, botako dugu.

Urte askotan auzokide pilo bat euskalduntzen aritu ondoren, eta auzoari euskaltegi berri bat eskeiniko diogun garaian, oso berri pozgarria jaso dugu.

Beraz, eskerrik asko Jai Batzordeko kide guztiei!!!

Nork: Irrintzi.2007/05/24 19:54:56.455 GMT+2
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/05/22 16:01:07.220 GMT+2

karpa astean berriak barra barra

Euskaltegi berritik pasaz gero, kanpoko hormak margotzen ari direla ikusiko duzue. Ostiralean horma batean laranja paratu zuten eta gaur dagoeneko goiko hormak txuri txuri ditugu.

Eta ...kitto!!! Oso gutxi falta da. Barrukoa ia bukatuta dago (ea bisita egin duten ikasle horiek kontatzen diguten) eta beraz bakarrik kanpokoa falta da.

Atzo iragarri bezala, Donibaneko Jaietako larunbatean euskaltegi berria ordu pare batez irekiko dugu jende orok ikus dezan nola geratzen ari den.

Udan gaur egungo Irrintzi Euskaltegia utziko dugu (dagoeneko jabeak kartel bat paratu du: "se traspasa!!!!") eta irailean euskaltegi berria prest izanen dugu matrikulazioa egiteko. Inaugurazioa irailaren 28an, larunbatarekin, izanen da, ekitaldi handi batekin, hain zuzen ere.

Nork: Irrintzi.2007/05/22 16:01:07.220 GMT+2
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/05/22 15:39:21.449 GMT+2

irrintzi400 karpa, larunbatean denok Donibanera!!!

Atzo prentsaurrekoa eman genuen (gaurko GARA egunkarian-maiatzak 22-25.orrialdean-) eta hainbat irratitan izan ginen. Hemen duzue egitarauaren gainean esandakoa:

Urtero bezala Iruñeko Donibane auzoko Irrintzi-AEK euskaltegiak antolatu du besta handi bat. Maiatzaren 26an, larunbatarekin, aurten 7. aek karpa izanen da. Egun osoko egitaraua prest dugu: Goizeko 10etatik hasita,  futbito txapelketak, dantzari txikien topaketa (100tik gora dantzari), 12etan fanfarrea,txalapartariak ...eta aurten, lehenengoz, Nafarroako bodega askoren partehartzearekin "ardo feria erraldoi eta herrikoia" eginen dugu. 14:30ean Herri Bazkaria (txartelak salgai aek-ko euskaltegietan) eta arratsaldean, karaokea, TRIKIZIO, talde sorpresa eta beste hamaika ikuskizun. Como todos lo años, el euskaltegi Irrintzi de AEK de Donibane va a organizar una gran fiesta. Esta séptima edición de la carpa se va a celebrar el próximo sábado 26 de mayo. Tenemos un programa repleto de actos: Desde las 10 de la mañana, campeonatos de futbito, el encuentro infantil de dantzaris (con más de 100 dantzaris participantes), A las 12, fanfarre y txalapartaris y  este año,  una de las novedades va a ser la gran feria popular  de vino navarro que se va a celebrar con la participación de muchas bodegas navarras. 14:30: Comida popular (los bonos están a la venta en todos los euskaltegis de aek) Y a continuación, karaoke, actuación de TRIKIZIO, más actividades y un grupo sorpresa.

Nork: Irrintzi.2007/05/22 15:39:21.449 GMT+2
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (11) | Errenferentziak: (0)

2007/04/26 13:19:36.192 GMT+2

Obrak-bisita apirilak 26

Gaur goizean 4 ikasle (klase bakoitzeko) euskaltegi berrian sartu dira eta obrak nola dauden ikusteko aukera izan dute. Arratsaldean beste lau sartuko dira.

Gero klasean gainontzekoei kontatu beharko diete ikusitakoa.

Nik ere galdetuko diet eta horrela guzti guztiok enteratuko gara.

Bakarrik bi kontu: "oso handia dela" eta "oso gutxi falta da"

Nork: Irrintzi.2007/04/26 13:19:36.192 GMT+2
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2007/04/26 13:08:46.896 GMT+2

Un modo de mirar

El euskara es parte de nosotros, es lengua de esta tierra, es respetar ya amar lo nuestro, lo de todos y todas, es dar oxigeno a nuestra cultura, a los que vivimos en euskera. No se me pasa por la cabeza no participar de ello, dar la espalda y ahogar la lengua y sus hablantes.

Aún y todo, el euskara a mi me ha cambiado la vida, me ha dado otra versión de la misma, me ha encantado aprenderlo y poder vivir en euskera. Me ha dado cientos de experiencias y personas, por eso te animo a aprender euskera, porque te da un nuevo modo de mirar al mundo.

Escribe aquí tu comentario y anima a la gente a aprender euskera!!!

Nork: Irrintzi.2007/04/26 13:08:46.896 GMT+2
Etiketak: anímate | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2007/04/26 13:06:21.162 GMT+2

Zer diozu?

Irrintzi Euskaltegiko ikaslea al zara? Idatz ezazu hemen nahi duzuna.

Zuk zer diozu?

Nork: Irrintzi.2007/04/26 13:06:21.162 GMT+2
Etiketak: txokoa ikasleen | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2007/04/26 12:54:43.936 GMT+2

Zer egiten dugu Irrintzi Euskaltegian?

Etiketa berri bat dugu: "Irrintzi euskaltegia barrutik", ezagutu Irrintzi Euskaltegia!!!!13 urte dituen euskaltegi honetan zer egiten dugun, zer dagoen, nortzuk garen, ...

Eta etiketa berri honetan galdera bat botako dut, Irrintziko guztiok parte har dezagun eta horrela Irrintzi hobeki ezagut dezazuen.

Zer egiten dugu Irrintzi Euskaltegian?

Ni hasiko naiz:

 Irrintzin lehenik eta behin, ederki pasatzen dugu, urtero, adibidez, Gipuzkoako sagardotegi batera joaten gara (aurten, gainera Astigarrako sagardoetxea bisitatu genuen eta sagardo desberdinak dastatu genituen),

Zer gehiago egiten dugu Irrintzin?

Nork: Irrintzi.2007/04/26 12:54:43.936 GMT+2
Etiketak: barrutik irrintzi euskaltegia | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)