

James Bond dugu ezbairik gabe, zineko espio saga luze eta ezagunena. 6 aktore dira dagoeneko 20 filmatik goran agente britaina antzestu dutenak.
Bond filma guztiak ez daude euskaraz bikoiztuak, baina bai klasikoenak. Zihurtatuta daukagu, sagari hasiera eman ziona, hau da "No doktorea" (honetan Bond ez da ageri tituloan) bikoiztuta dagoela, eta hortaz gain, Sean Conery-ren beste batzu badirela bikoiztuak, bikoizketa urte mordoxkakoak gainera.
Bond-en filmak edizio desberdinak izan zituzten. Bereziki aipatzekoa da 2006ko azken hilabetean kaleratutako edizioak. Ordura arteko filme guztiak atera ziren, 4K-etan errestauratuak.
Zer esan nahi du errestaurazioak 4K-etan egin zutela esatea? Zinema material jatorrizkoa digitalizatu zela bere kalitate gorenean, hau da, ez dela lehenago egindako errestaurazioak bezala zine kalitate beheragoan eginak, baizik zine kalitatean egin zirela.
Honek esan nahi du, alde batetik, zine kopia digital errestauratuak daudela eta zinetan errestauratutako kopiak eman litezkeela. Gaur egun posible litzateke euskaraz bikoiztutakoak, inoiz zine kopia izan ez dutenak eta izango ez dutenak, Bond-en filmak adibidez, zinema digital komertzial edo udal areto digital baten zine kalitatean ematea.
Bestetik esan nahi du ere, DBD-rako edizioa egiteaz gain, material horrek balio zuela ere zuzenean Blu-ray edizioak egiteko, bi formatuak zine formatua baino kalitate txikiagoak izanik, materiala kalitate sobera zuela.
Horrela, aurtengo azken hilabeteetan Bond-en filmak DBD-ean erreditatzeaz gain, blu-ray formatuan ateratzen hasi dira ere, oraingoz 6 esanguratzuenak, betirako izan beharko luketen edizioetan, irudi hobeagoz ezin bai dira atera. Hurrengo urterako programatuta daude falta Blu-rayn falta diren batzuk.
Ez orain arteko ez edizio hauek , ez daramate ETB-ek eginiko euskarazko bikoizketak. Beraz, betirako edizioa kaleratuta, edizio berririk ezin espero, euskaldunen izorramena berriz ere. Beste aukera galdu bat, titulo mitiko eta oso ikusi batekin.
Erantzunak
Nork: plus size dresses.2011/08/11 07:29:28.374 GMT+2
http://www.paydress.com
Nork: long wedding dresses.2011/08/11 07:32:42.953 GMT+2
http://www.godress.co.uk