IrudiTxokoa egiten hasi eta gutxira, Gasteizen kafe-antzoki bat egiteko proiektua planteatu zen.
Gure aldetik, euskarazko zinearen egoera ikuspegi zehatza edukita eta zine mundua duen etorkizuna ikusita, ezin bestekoa ikusten dugu euskara zinerako udal areto digital bat gauzatzea. Eta kafe-antzoki bat egin behar bada, hor dugu toki egoki bat euskarazko zine aretoa izateko.
Faktore ugarik eramaten gaituzte planteamendu hau egitera. Zine komertzialaren egoera larria zine areto itxierak sortuko ditu batetik, bestetik zine aretoen digitalizazioak banaketa eta produkzioak erabat gutxituko ditu, zinemetan euskaraz titulo gehiago eramateko aukera eskainiz. Horrela, areto gutxiagorekin orain baino filme kopuru haundiagoari aurre egin beharko zaio gaurko kopurua jasateko gai ez denean... Burugabea.
Etorkizuna hori delako, eta egoera horri konponbidea jar diezaioken areto bat egiteko aukera dagoelako, lan egiten gabiltz kafe-antzokia euskarazko zine digitala emateko egoeran sor dadin.
Honen inguruan elkarrizketa egin ziguten Diario Noticias de Alava egunkarirako eta atzo igandean argitaratu zuten. Gai hontaz gehiagotan mintzoko gara, baina bitartean hemen irakurri ahal izango duzue artikuloa, gauzak nola diren jakiten joateko.
2008/10/06 15:16:03.606 GMT+1
Noticias de Alava egunkarian artikulua Gasteizko kafe-antzokirako euskarazko zine digitala izan dezan eskariaz.
Nork: IrudiTxokoa.2008/10/06 15:16:03.606 GMT+1
Etiketak:
euskarazko_zinemaren_egoera
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...gehiegi daudelakoan jarraitzen du. Etorkizuna digizalizaziotik doala ezinbestean ikusten du, sektore guztiak barne. Aurretik, IrudiTxokotik, hitz ...
Erreferentzia: El Correo-ren ustetan Gasteizko erdiguneko zinemek krisiari heusten diote ikuslegoak irabaziz, ikuspegi oso interesatua. - Irudi Txokoa 2008/11/08 16:49:49.600 GMT+1
Idatzi artikulu bat