Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/04 14:54:26.017 GMT+2

Aurkezpena

Hona hemen gure mendeberri proiektuko taldearen aurkezpena, gure bloga www.blogak.com/luma_gabeak  delarik.


Nork: eskudero.2008/06/04 14:54:26.017 GMT+2
Etiketak: mendeberri aurkezpena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/02 13:47:19.149 GMT+2

Bertsoak

Hunkitzeko moduko bertsoak

Aitor Mendiluze andoaindarraren hiru bertso daude ondoren. Honakoa da gaia: erabat maiteminduta zaude neska batetaz. Badakizu droga arazo larriak dituela berak. Ezin duzu burutik kendu!

Sudurzulotik sator-zulora,
hilkutxa, meza, malko ta lora;
laburtuz zoaz horretarako
geratzen zaizun denbora. (bis)
Behin lortu zenuen droga,
egin zenuen aproba,
eta orduan gustora;
baina konforme ez eta hortan
jarraitu dezu gerora;
arrisku hori merezi badu
oso ona izango da. (bis)

Guraso jator batzun alaba,
daude ez irri ta ez algara,
gogorregia egiten ari
baitzaie azken bolada. (bis)
Ta inor kezkatzen bada,
berandu omen da jada;
betiko aitzakia, hara.
Saiatu egin omen zera ta
ezin omen duzu laga;
maite zaituzten guztien mina
baino gehiago al da ba? (bis)

Jada ez zaude zeure onean,
pozoia dezu zainen barnean
ta sinistu nahi ez duzun arren,
hilko zaitu azkenean. (bis)
Gainditu behar denean,
saitu gogor lanean
lagun denen izenean;
eta ez zazu beldurrik izan
larritzen zeran unean,
zure ondoan egongo bainaiz
hala behar nauzunean. (bis)

Nork: eskudero.2008/06/02 13:47:19.149 GMT+2
Etiketak: bertsoak aitor mendiluze | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/02 13:33:06.615 GMT+2

Etxetik kanpo bizi

Ni bezala, beste hainbat ikasle ere etxetik kanpo bizi dira. Hainbat eta hainbat gara egoera horretan bizi garenak. Gehienentzat unibertsitatea urrutiegi dagoelako etxetik da kanpoan bizitzearen arrazoia, baina beste batzuek, etxean bizi nahi ez dutelako bizi dira etxetik kanpo.

Hainbat abantaila daude etxetik at bizita. Nire kasuan behintzat, gauza asko ari naiz ikasten. Etxean dena eginda ematen didate, pentsa, ohea ere amak egiten dit. Baina egun bizi naizen pisuan, Eskoriatzan, ez daukat amarik nire lanak egiteko, beraz, nik egin behar izaten ditut.

Adibidez, hona etorri baino lehen ez neukan janaria prestatzen ideiarik ere, orain berriz, zertxobait badakit, nik egin behar izaten dudalako bazkaria eta afaria. Arropa garbitzen ere ikasi dut, eta noski, garbigailua jartzen. Harrikoa egiten ere aritzen naiz, ohea ere neronek egiten dut, garbiketak ere egin behar izaten ditut, beharko, garbi eta txukun bizi nahi baldin badut. Erosketak ere egin behar izaten dira, goseak hil nahi ez bada.

Arestian aipatutako lan hauek eginez, asko ikasten da bizimoduari aurre egiten, eta baita etxeko lanak egiten ere. Hori bai, etxean bezala ez da inon bizitzen. Etxeko janaria, etxeko goxotasuna ... falta botatzen dira. Esaerak dioen bezala: urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau. Hemen ere gauza bera gertatzen da. Kanpora joan eta izugarria izango delakoan egoten gara, baina gero ohartzen gara etxean bezala ez dela inon egoten, baina ikasi nahi badugu, beharko etxetik alde egin.

Nork: eskudero.2008/06/02 13:33:06.615 GMT+2
Etiketak: bizi unibertsitatea kanpo etxetik | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/02 13:16:36.247 GMT+2

Leitzarren arteko finala

Leitzar askoren ametsa zen aurten Oinatz Bengoetxea eta Abel Barriolaren finala ikustea. Halaxe suertatu da. Barriolak erraz menderatu du Sebastien Gonzalez azkaindarra, 22-8, beraz Maiatzaren 15ean Atano III pilotalekuan izango den finalerako txartela eskuratu du.

Hasiera hasieratik ikusi da oso indartsu atera dela kantxara Abel Barriola, 9 eta 0 hasi baita irabazten. Gero Gonzalezek sakea hartu duenean baziren esperantzak markagailua irauliko ote zuen baina ez, Barriolak bere lana ezin hobeki egin baitu. 11 eta 2 ez ezik, 17 eta 3 ere aurretik joan da leitzar handia, nahiz eta gero Gonzalezek 8 tanto egitea lortu duen. Ongi merezitako garaipena lortu du leitzarrak. Atzerapenak atzerapen, ongi eutsi dio tentsioari eta ez da bere lekutik atera.

Maiatzaren 15ean izango da finala, Donostiako Atano III pilotalekuan, gainera, ordu berean eta sei metrotara dagoen futbol zelaian (Anoeta) errealak jokatuko du mailaz igo edo ez erabakiko duen partidua. Bi leitzar arituko dira elkarren aurka: orain dela hiru aste finalerako txartela eskuratu zuen Oinatz Bengoetxea eta bestetik Abel Barriola. Ikusmin handia piztu da partidu hau ikusteko, batez ere Leitzan eta inguruko herrietan.

Adituen arabera, Barriola da faborito nagusia. Orain arteko partiduetan erraz gailendu da eta joku maila bikaina erakutsi du. Hala ere, Bengoetxearekin ez dago fidatzerik. Mutil oso langilea baita eta azkarra ere bai, aukera daukanean ederki aprobetxatzen duen horietakoa. Enpresen artean ere lehia seguru dago, bata Asegarcekoa baita eta bestea Aspekoa.

Kontuak kontu, Maiatzaren 15ean jakingo da nor izango den 2008ko txapeldun handia. Zorte on biei!

Nork: eskudero.2008/06/02 13:16:36.247 GMT+2
Etiketak: txapela geratuko leitzan da | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/02 09:31:25.202 GMT+2

Bruesa ACB ligara itzuli da

Bruesa 81- Tenerife 76

Markagailuan lau puntuko aldea egon arren, uste baino garaipen zailagoa lortu du Bruesak. Garaipen honi esker, hurrengo urtean ACB ligan aritzeko txartela lortu du eta beste bi euskal talderekin batera lehiatuko da. Ezin hobeki amaitu.

Lehen laurdenean indartsu irten dira kantxara gipuzkoarrak. Hopkins eta Uriz-en lanari esker, abantaila polita hartu du eta 24-17ko emaitzaz amaitu da. Bigarren laurdenean ordea, abantaila hori zapuztea lortu dute Tenerifeko jokalariek, eta atsedenaldira 44na iristea lortu dute, gauzak pil-pilean utziz.

Atsedenalditik bueltan, indartsuago irten dira nonbait Kanarietako jokalariak. Joku maila bikaina erakutsi ondoren, lau puntuz goitik amaitzea lortu dute hirugarren laurdena. Baina Bruesako entrenatzailea den Pablo Laso-ren aginduak betez, azken laurdenera dena ematera irten dira donostiarra, eta markagailua iraultzea lortu dute, David Doblasen lan bikainari esker.

Kontuak kontu, datorren urtean beste bi euskal talderekin batera izango da Bruesa lehen mailan, bai Tau Ceramica Baskoniarekin eta baita Iurbentia Bilbao Basketekin ere. Zorte onena izan dezatela denek eta urte oparo eta zoriontsua eskeini diezagutela. 

Nork: eskudero.2008/06/02 09:31:25.202 GMT+2
Etiketak: acb leb bruesa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/29 09:46:36.740 GMT+2

HAZI

Jakina da gero eta teknologia berri gehiago eta arrakastatsuagoak ditugula gure gizartean. Jakina da teknologia berri horietara ohitu eta egokitu behar garela. Baina horrek abantailik ba al du?

Noski, abantailak baditu. Adibidez, egunkaria on line bidez irakurri dezakegu etxetik bertatik, inora irten gabe. Baina zer gertatzen da papereko egunkariekin? Hor dago koxka.

Gero eta jende gehiagok erabiltzen du on line sistema egunkaria irakurtzeko. Adibidez, Wall street Journal-en %81ek irakurtzen du on line bidez, eta hori papereko egunkariarentzako izugarrizko atzerapena da. Horren adierazle dugu, orain dela gutxi itxi diren bi egunkari; gehiago, jada Simpsondarrek iragarri dute papereko egunkarien amaiera. Gaur egungo teknologiek hainbat abantaila badituzte, baina, nire ustez, atzerapenak ere izugarriak dira. Hala nola, gero eta makina gehiago daude, beraz, langile gutxiago behar dira. Ba honen gauza berdintsua gertatzen da egunkariekin ere, teknologiari esker papereko edizioa gero eta gutxiago irakurtzen dela.

Nire ustez, hau onartezina da. Bizitza guztian ibili gara papereko egunkariak irakurtzen, eta orain internet bidez irakurri dezakegunean, ez dugu papereko egunkaria erosten. Honek kalte asko ekar ditzazke eta ekarri ditu. Ni, tradizionala naizen aldetik, on line bidez irakurtzearen aurka nago, nahiago paperean irakurri, baina hori norberak  erabaki behar du. Hala ere, saltsa ugari piztuko du arazo honek.

Nork: eskudero.2008/05/29 09:46:36.740 GMT+2
Etiketak: bideoa youtube komunikazioa hazi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/28 10:51:43.787 GMT+2

Opinión crítica

EL "Cantar de Mío Cid" es una de las más preciadas joyas de la literatura más antigua en lengua castellana. Su estado de conservación es aceptable, aunque se haya conservado tan sólo una copia. Su autor es anónimo, y no puede excluirse que, según hipótesis clásica, se tratara no de uno, sino de dos autores. En lo fundamental se puede decir que narra parte de la historia del famoso hijo de Vivar (Burgos). Comienza con el destierro al que injustamente le condena el rey castellano y su partida de Castilla hacia tierras dominadas por los moros. Nos cuenta también su heroico comportamiento en estas tierras y su conducta siempre ejemplar, hasta la conquista de la ciudad de Valencia y el perdón del rey. También nos cuenta, al hilo de este argumento principal, la afrenta que a las hijas de Rodrigo Díaz, doña Elvira y doña Sol, infringieron los condes de Carrión y la venganza de este ultraje. En lo esencial es un modelo de épica, en la que la figura de un héroe ejemplar se nos presenta con una belleza indescriptible. Es digno de mención el castellano de la obra, muy difícil para los lectores actuales.

 

Nork: eskudero.2008/05/28 10:51:43.787 GMT+2
Etiketak: opinion mio cid | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/26 19:28:34.154 GMT+2

La separación

El libro “El Cantar del Mío Cid” está dividido en tres capítulos, y el segundo capítulo se llama El Cantar de las bodas. Las hijas de Cid se casan con los Infantes pero enseguida se separan, aunque luego se vuelven a casar con los Infantes de Navarra y Aragón.

Hoy en día, la separación está muy de moda. Todos los matrimonios pasan por situaciones difíciles. Es normal que haya momentos duros, conflictos… Es evidente que la vida matrimonial no es maravillosa toda la vida. Los principios suelen ser muy buenos, pero la vida cotidiana y el paso del tiempo pueden ir enfriando la relación. Las causas que pueden producir una separación son múltiples, como falta de comunicación, discusiones destructivas, sentimiento de abandono, la rutina, la decepción y etc.

Casi todas las parejas atraviesan crisis y diferencias. Lo importante es no negar que existen los problemas y hacerles frente en su momento y con deseos por parte de los dos de solucionarlos. Conseguir esto, en un principio puede resultar difícil, pero es algo que se puede lograr, es una tarea que requiere esfuerzo, pero que merece la pena intentarlo, lo importante es no perder la confianza en conseguirlo y no olvidar que es normal que haya momentos críticos.

Nork: eskudero.2008/05/26 19:28:34.154 GMT+2
Etiketak: mio cid texto expositivo separacion | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/21 13:34:31.634 GMT+2

Wifi bidez konektaturik ikasgelan: bai ala ez?

Ona ala txarra ote Wifi ikasgelan edukitzea?

Hainbat iritzi irakurri ditut artikulu hau idazten hasi baino lehen, eta denetarik ikus eta entzun daiteke. Irakasle gehienak Wifiaren kontra agertzen dira, eta ikasle gehienak berriz, alde.

Ni ere ikaslea naiz, eta beste ikasle asko bezala, alde jarriko naiz. Niri ez zait gaizki iruditzen Wifia ikasgelan edukitzea.

Irakasle gehienen argumentua honakoa da: "Ez dakigu nola erakarri ikaslea gure esplikazioetara, pantailara begira egoten dira eta".

Nik hauei esango nieke arrazoi oso dutela. Baina ikasteko gogoa duen ikasleak, kasu egingo du, Wifia aurrean eduki edo ez. Pantailarik ez balego, paperean marrazkitxoak egiten edo hitz egiten arituko litzateke, eta hori okerragoa litzateke. Pantailari begira dagoen bitartean, ez dio besteari molestatzen, eta irakasleari kasurik egitea ez da irakaslearen arazoa, ikaslearena baizik.
Ikaslea ari da galtzen dena, eta ez irakaslea. Beraz, Wifia aurrean eduki nahi duenak eduki dezala, niri behintzat ongi iruditzen zait aurrean edukitzea.

Irakasleak ez da kezkatu behar ikaslearengan. Gero azterketan etorriko dira bueltak eta.


 

untitled

Nork: eskudero.2008/05/21 13:34:31.634 GMT+2
Etiketak: wifi arreta sutatu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/18 22:03:33.878 GMT+2

Texto argumentativo sobre El Cantar de Mío Cid

El libro “El Cantar de Mío Cid” es una obra anónima cuyas características paleográficas y lingüísticas la ubican en torno al año 1235. Dada la obvia dificultad de leer el original, procedamos a una transcripción paleográfica:

” De los sos ojos tan fuertemientre llorando
tornava la cabeça e estávalos catando,
vio puertas abiertas e uços sin cañados,
alcándaras vazías, sin pielles e sin mantos
e sin falcones e sin adtores mudados.”

En el siglo XX se hizo esta transcripción para entender mejor:

“Con sus ojos muy grandemente llorando
tornaba la cabeza y estábalos mirando:
vio las puertas abiertas, los postigos sin candado,
las perchas vacías sin pieles y sin mantos
y sin halcones y sin azores mudados.”

Y finalmente, lo escribiré de una tercera manera, como escribiríamos ahora:

“d ojs tn  furtmnt llrnd
cn la kbza d lao stba mrnd
vio ls puerts abrts, ls pstigs sn kndad

ls prchs vcias sn pieles i sn mnts
i sn alkones i sn azores mudads”

 

Se ve claramente que transformación ha tenido la lengua castellana. Con esto quiero decir que nos estamos modernizando, y cada vez escribimos menos palabras. Todos sabemos que la tecnología tiene que ver mucho en nuestra sociedad, y por eso se han sacado tantas cosas nuevas, por ejemplo, el móvil. En el móvil escribimos mensajes como en el último texto he escrito yo, para gastar menos dinero. Pero no nos damos cuenta que estamos perdiendo la facilidad de escribir y que no estamos aprovechando la lengua que tenemos. Escribiendo de esa manera, nos olvidamos de nuestra lengua y nos respetamos las normas gramaticales. Si seguimos así, iremos perdiendo la lengua castellana (en las otras lenguas también pasa lo mismo) y crearemos otra lengua nueva. Pero, en mi opinión, no deberíamos de hacer eso. Tenemos que respetar las normas de nuestra lengua y escribir como dios manda, y no como en el último texto. Porque con eso conseguiremos que nuestra lengua desaparezca.

 

Nork: eskudero.2008/05/18 22:03:33.878 GMT+2
Etiketak: mio cid argumento argumentativo del cantar | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)