Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/03 11:44:57.752 GMT+2

blogariak eta blogak

Martxoaren 14an, HUHEZIko fakultatean, bi blogarien hitzaldia izan genuen eguerdi partean. Alde batetik, Iban Aranzabal elgetarra izan genuen, Eskoriatzako fakultatean ikasle izandako Goiena telebistako zuzendaria. Eta bestetik, berriz, Zumarragako seme den Patxitrapero izan genuen, bere blogaren nondik norakoak kontatuz.

Lehenik, Iban Aranzabalek hartu zuen hitza. Bere lanaren ibilbidea kontatu zigun, bera Goiena telebistako zuzendaria da, eta bertan blogek eta horrelako gauzek daukaten garrantzia azaldu zigun. Hasteko, euskara egokia erabili behar dela adierazi zuen Ibanek, hori bai, hartzailea kontutan hartuz. Lagunei idatzitako zerbait bada ba euskara arrunta erabiliz, edota zerbait serioa bada, euskara batua eta jantzia erabiliz. Blogean, argazkiak edo animazioak sartzea ere gomendatu zuen Aranzabalek. Sareak izugarrizko abantailak dituela esan zigun, edozer gauzetarako balio duela, eta hitz hauek ere esan zituen: " Goienan oinarria ez da irratia edo telebista, edukia da gure oinarria”.

Udaltzain blogaria

Patxitraperok ere bere nondik norakoak kontatu zizkigun. Marihuana gaileta batzuekin izandako istorio bat kontatuz, istorio honen bukaeran azaldu zuen blogen garrantzia, edozein momentutan zein garrantzi handia daukaten argi utzi nahian edo azpimarratuz. Sarean disfrutatzailea eta batik bat, sortzailea izan behar dela adierazi zuen. Eta muga errespetua zela ere esan zuen, hau argi eta garbi utzi nahi izan zuen.

 

735168057_ff54c69dac

Nork: eskudero.2008/04/03 11:44:57.752 GMT+2
Etiketak: bloga patxitrapero blogariak iban | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.