Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/06/01 12:52:40.816 GMT+2

Basauriko Udal Euskaltegia

Euskara ikasi nahi baduzu, Basaurin aurki dezakezu leku on bat.

Urbi auzoan dago, gartzelaren ondoan; beraz, ondo portatu!!Klasera piper eginez gero, hara bidaliko zaituzte!

Txantxaz aparte, hemen gustura egongo zara. Batzuetan, klaseak  gogor samarrak izan daitezke, batez ere, trinko bat egiten ari zarenean. Hala ere, irakasleek iradokizunak onartzen dituzte, bestela haiek ere aspertzen dira eta. Adibidez: blog hau egitea!!!

Beste alde batetik, ia hilabetero afaria egiten dugu, urratsa amaitu dugula ospatzeko. Datorren hilabetean, ekainean, ikastaro bukaerako afaria egingo dugu. Oraindik ez dakigu nora joan, beraz, iradokizunak onartzen ditugu.

Hurrengora arte!!!

Nork: itsaspepinoak.2006/06/01 12:52:40.816 GMT+2
Etiketak: basauriko udal euskaltegia klasea ikasi | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zer dela tea Itsaspepinoak izena? Azaldu ahal duzue?

Nork: Euskaraz bizi.2006/06/01 19:28:34.527 GMT+2

Nork: .2006/06/05 12:56:00.832 GMT+2

Atzo zuen inguruan "infiltratu" nintzen baina oraindik ez dakit itsaspepinoa izatea zer den.

Baina badaezpada, GORA ITSASPEPINOAK!!!

jaso ezazue agur bero bat.

Nork: Gora itsaspepinoak!.2006/06/06 18:03:15.061 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.