Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/03/22 21:56:16.062 GMT+1

ETAk su-eten iraunkorra iragarri du

ETAk suetena iragarri du. Informazio asko dago albiste honi buruz euskal blogosferan eta baita hedabide guztietan ere. Berria.info webgunean, kaleratutako agiriaren euskarazko bertsioa irakurri ahal izango duzue.

Euskal Herriarentzako une berezi honetan, gainontzekoen mugimenduen zain egongo gara. Batzuk ezingo dute aitzakiatzat erabili borroka armatua. Zein da orain Espainia eta Frantziako gobernuek hartuko duten bidea? ETAk demokraziaren alde egingo duela dio eta gatazkaren konponketa posible dela azpimarratzen du.

Pozik hartzeko albistea. Badirudi udaberria loratu dela Euskal Herrian.

Nork: jkortabitarte.2006/03/22 21:56:16.062 GMT+1
Etiketak: politika | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

"Badirudi udaberria loratu dela Euskal Herrian."

Badirudi udaberria loratzeko aukerak iristen hasi direla Euskal Herrira, esango nuke nik.

Poztasuna nagusi, baina inork ez du lan erraza, ez ETAk, ezta Frantzia eta Espainiako gobernanteek ere. Oraindik, edo agian hobe orain, lan egiteko asko dago.

Nork: Josu.2006/03/23 20:25:00.491 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru