Plataforma Pro eratu dute, datozen asteotan eratuko den alderdi berria bultzatu asmotan. Plataforma Contra izena egokiagoa litzateke, abertzaleen, ETAren eta PSOEren kontra sortua baita plataforma. ETAren aurkako borroka; demokrazia biziberritzea (badatoz demokraziaren salbatzaileak!!!); derrigortutako nazionalismoari aurre egitea (ultranazionalismotik, nola ez!); herritarren eskubideak defenditzeko konstituzioa aldatzea (zein herritarrenak? guztienak? abertzale eta ez abertzaleenak?); eta autonomi erkidegoen arteko eskubide berdintasuna ditu xede alderdi berriak.
Ezkerretik datorren jendeak osatu omen du alderdia. Politika sozialaz, baina, zero.
Ez nau alderdi berriaren arrakastak beldurtzen (lortuko dute diputaturen bat kongresuan sartzea). Abertzaleen kontrako orok lortzen duen anplifikazioari esker hedabideetan emanen diguten tabarrak kezkatzen nau gehiago.
Eurodiputatu kargua utziko duela iragarri (aspaldian Diezek egin duen zentzuzko gauza bakarra!) eta Espainiaren askatasunaren bila datorrela iragarri du. Nonbait, PPk zein PSOEk euren sukurtsal autonomikoetan utzi dituzte estatuaren ardurak, Espainiaren kaltetan. Ez dut uste iritzi berekoak izanen direnik atzo arte bere alderdiki ziren sozialista nafar aunitz.
Hurrengo aste eta hilabeteetan ere emakume honek blog honetan idazteko motibo bat baino gehiago emanen didanaren sentsazioa dut. Eta ez, prezeski, kubatar beltzaran gazte batekin dantzan topatuko dudalako ostatu zokoren batean!

Egile eskubideei zor, Basta Ya-ren webgunetik jasotako irudia da. Savater, Diez, Pagazaurtundua eta Martinez Gorriaranen irudia biltzen duten kamisetak atera dituzte Basta Ya-ren alde dirua biltzeko.
Idatzi artikulu bat