Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/05 23:22:19.344 GMT+1

Kurdistan edo herri zapaldua

Gure artean izan da egunotan Abdullah Demirbas, kurdistango DTP alderdiko kidea. Aralar alderdiak gonbidatuta egon da Euskal Herrian, tartean Gasteiz eta Iruñako parlamentuetan, eta Donositako Udalean zein Arabako Foru Aldundian.  egin ditugu egunotan Euskal Herrian. Atzo berean, Iruñan izan ginen, bere hitzaldia aditzen.

Izugarria da herri kurduak bizi duen egoera. Eta ez da makala Demirbasek berak herri kurduaren defentsan egindako lanagatik pairatzen ari dena. Diyarbakirreko alkatea da. Tira, alkatea zen. Inhabilitatu egin zuen Turkiako Gobernuak, bere hiriko gida turistikoa kurdueraz argitaratzeagatik. Orain, hiru urteko kartzela zigorra du esperoan. Eta gisa bereko bertze 21 "delitugatik" 60 urte baino gehiagoko kartzela zigor eskaria du.

Turkierak ez du q, x eta w hizkirik. Horietako bat erabili izanagatik (kurdueraz, noski), bertze hiru urte. Eta tragikomedia latza kontatu zigun, urraketa urraketaren gainean.

Eta hori Europar Batasunean sartu nahi duen Turkiaren baitan!

Demirbas kurduen giza eskubideen eta hizkuntz eskubideen defendatzaile sutsua da. Eskubideen urraketak eguneroko ogi diren herrian lan itzela egiten ari da Demirbas. Bihoakio gure elkartasuna eta bere borrokarako animo eta babes osoa. Eskerrik asko gurean egindako egunengatik!





Nork: jonabril.2008/11/05 23:22:19.344 GMT+1
Etiketak: aralar kurdistan abdullah demirbas | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru