Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/10 00:14:17.336 GMT+1

La Cinquera, garapena eta ekologia eskutik


La Cinquera El Salvadorreko mendialdeko herri ttiki-ttiki bat da. Bertako herritarrek bultzatutako elkarte bateko kidea, René, gure artean izan zen lehengo egunean, euren proiektua aurkezten.

El Salvadorreko gerra ostean, bizi berri bati ekin behar izan zioten La Cinqueran, gainerako herrietan bezala. Ez da erraza izaten ari, baina hartu duten bidea guztiz interesgarria da.

Oihana da duten ondare ia bakarra, eta hura berreskuratzen eman dituzte azken hamabortz urteak. Orain, egindako lana etorkizunerako bermatze aldera, oihaneko lurrak erosi nahi dituzte, herriarentzat izan daitezen. Eta oihanari loturik, hainbat garapen proiektu lantzen ari dira: ekoturismoa, hondakinen kudeaketa, naturaren inguruko proiektuak, oihanarekin lotutakoak... El Salvadorren eredu bihurtu dira ingurumen arloan. Lanpostuak sortzen ari dira, eta erabateko pobrezian murgilduta dagoen eremuari (Ameriketako herrialderik pobreenetakoa da El Salvador) itxaropena eman nahi diote.

Nafarroako El Salvador Elkarlanean elkartekoen laguntzarekin ari dira euren lana gure artean zabaltzen, eta aitzinera egiteko dirua biltzen. Guretzat pixka bat izaten ahal dena, hainbertze da eurentzat!

Deus guti dago interneten, baina hauxe bederen topatu dut.

Nork: jonabril.2008/11/10 00:14:17.336 GMT+1
Etiketak: el cinquera garapena salvador la | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru