2008/05/08 14:16:45.488 GMT+2
Podcast
Kaixo guztioi! Gaurko saioan postcad-ak nola egiten diren ikasi digu. Lehenengo testu bat irakurri dugu audacityrekin, gero mp3ean bihurtu dugu eta ondoren Boom mp3 programan bihurtu dugu blogean txertatzeko. boomp3.com
Nork: josebe.2008/05/08 14:16:45.488 GMT+2
Etiketak:
entzuteko
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/07 16:10:24.921 GMT+2
Zuregatik Iosu!
Nork: josebe.2008/05/07 16:10:24.921 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/05 15:52:15.165 GMT+2
Santakutzak
Zestua izan ginen lehengo ostiralean ni eta beste koadrilako bi fenomemo. Buelta txiki bat emateko asmoarekin hurbildu ginen bertara. Arratsaldeko zortziretako autobusa hartu, afaldu, tanborrada ikusi eta bueltatzeko asmoarekin ginen. Ohartzerako, ordea, goizeko bostak iritsi zitzaizkigun. Giro bikaina zegoen urola kostaldeko herri txikian. Halere, gehien arritu zidan gauza bertako tanborrada izan zen. Sekulako "desmadrea"!! Ikaragarria! Baina, xarma berezia zuen. Zeinen ongi ari ziren pasatzen! Benetan, ikuskizun ederra! Ikustekoa, merezi du!
Horrela, etxera itzuli eta ametsetan egin nuen ohean. Amets horietako batean tanborradan tanborra jotzen nintzen...
Nork: josebe.2008/05/05 15:52:15.165 GMT+2
Etiketak:
festa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/17 14:48:54.996 GMT+2
Ken 7
Hemen uzten zaituztet bideo batekin!
Nork: josebe.2008/04/17 14:48:54.996 GMT+2
Etiketak:
ken
7
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/17 14:38:05.287 GMT+2
Babes Ofizialeko Etxebizitzak alokairuan
Bazen garaia horrelako zerbait egitekoa. Gazteak asko gara Zumaian, emantzipatu nahi dugunak, eta egun etxebizitzan sartzeko arazoak direla-eta, askorentza ezinezkoa da.
Ederki bada! Hala eta guztiz ere, oraindik lan asko dago egiteko!
Nork: josebe.2008/04/17 14:38:05.287 GMT+2
Etiketak:
udala
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/17 14:25:02.156 GMT+2
FIREFOX, bai ala ez?
Ariketa hau egiteko firefox erabiltzeari ekin nion eta berehala ohartu nintzen honek dituen onuraz. Joxen blogeko komentarioekin bat egiten dut guztiz:
- XUXEN euskarazko zuzentzailea lotzeko modua dago.
- Abiadura eta pestainen aukera.
- IExplorer plataforma bakarreko softwarea da. Firefox guztietan dabil.
- Sistema aldetik eta diseinu aldetik berezia da.
- Segurua da, akats gutxi ematen dituena. Eta ematekotan 4-5 egunetan konponduta dago, IExplorerrek, berriz, askotan hilabeteak behar izaten ditu.
Nork: josebe.2008/04/17 14:25:02.156 GMT+2
Etiketak:
firefox
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/10 14:18:21.769 GMT+2
Oporrak
Nire etxea! map
Aste Santu hauek Zumaian igaro ditut, nire herrian. Ez dut izan aukerarik kanpora ateratzeko, eta horrela, nire lagunekin hemen geratu naiz herriko festen zain. Eguraldia txarra izan arren, paregabeak izan dira egun hauek, azkenean, deskantsatzeko denbora izan baitut!
Nork: josebe.2008/04/10 14:18:21.769 GMT+2
Etiketak:
santua
aste
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/10 14:16:53.526 GMT+2
HUHEZI
Tagzania: Josebe
Nork: josebe.2008/04/10 14:16:53.526 GMT+2
Etiketak:
unibertsitatea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/03 15:06:35.920 GMT+2
Ekonomia solidarioaren I. Biltzarra HuHeZin
La innovación social y la economía social. Perspectiva Québec. Marie Bouchard.
Honek, ekonomia soziala eta ekonomia solidarioa berdintzat jotzen ditu. Lehenengoan esaten du diziplinatua izan beharra dagoela eta, bigarrengoak, definizioa ugari dituela eta denborarekin aldatzen joango direla.
Egun ez dago adostasunik ekonomia sozial eta politikoan.
Ekonomia sozialean ingurugiroa aldatzen ari da. Egun, eskera sozial handitzen ari da, itxaropen berriak sortu dira emakumeengan, talde komunitario saiatu bat sortu da (enpresa sozialak)… Ikerkuntzan ere aldaketak eman dira: gizarteratzea eta esperientziak elkar banatzeko sareak.
Horrez gain, teoria ezberdinak sortu dira, baina kontraste handiak daude iparraldearen eta hegoaldearen artean. Horrela, berrikuntzarako sistema berria: el modelo de la triple hélice. Sistema honek enpresen, unibertsitateen eta estatuaren arteko hitzarmen bat proposatzen du.
Ekonomia solidarioan aspektu politikoak daude.
Ikerkuntza ezagutzea beharrezkoa da.
La dimensión autogestionaria en la experiencia cooperativa de Mondragón (I y II). Adrian Zelaia (I) eta Jon Sarasua (II)
Helburua: garapen enpresarialaren eta lanaren sorketaren bidez aberastasuna lortu, kooperatibismoa baldin bada nahiago.
Baloreak: gizarte baloreak mugitu. Pertsonak bazkide egitea. Langileak behar batzuk ditu, horrenbestez, behar horien arabera enpresa bat sortu langilearen beharrak asetzeko.
Erantzukizun sozial bat dute, eta hori garatzeko beharrean aurkitzen da.
Mondragon Corporación Cooperativa: kooperatibismoan zentratutako enpresa esperientzia; auto-kudeaketa estrukturen sorkuntza.
Honek, garrantzia handia ematen dio auto-kudeaketari. Hain zuzen ere, pertsonen auto-kudeaketa. Bertako aspekturik garrantzitsuena pertsonak dira, eta hauen parte-hartzea.
Esperientzia euskalduna
Pertsonetan zentratutako erakundeak sortzean dago gakoa. Solidaritateak eta garapenak lan egitea eta elkartzea bideratzen du.
Ze falta nabaritzen da? Aspektu demokratiko eta garapen soziala duena. Horrenbestez, Mondragon Corporación Cooperativa (MCC) kooperatibismo izaera duen enpresa errentagarri bat da. Honek erakutsi ahal izan du arrakasta izatea posible dela enpresa kooperatiba bat izanda eta, gainera, gizartearekin konprometitua egotea aldi berean. Esperientziak bideratzen du dena, eta kasu honetan esaten du auto-kudeaketa beharrezkoa dela.
MCC seilu euskaldun eta ezaugarri historikoekin sortzen da.
MCCk ondorengo ekarpenak egin ditzake:
- Hezkuntzarako estrategia.
- Errentagarritasunean kokatu.
- Lan egitearen ideia zentrala.
- Elkar kooperazioa.
- Auto-estruktura auto-sustentableak sortu.
- Konpromiso soziala gizartearekin.
- Parte-hartzea bi alderditan: sozio-estruktura eta tekno-estruktura.
- Gizartean oinarritutako plangintza.
Nork: josebe.2008/04/03 15:06:35.920 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/03 14:26:49.110 GMT+2
Nire kalendarioa
Gaurko klasean Google calendar ikasi dugu. Hortik, nire kalendarioa sortu dut, publiko dagoena, norbaitek ikusi nahi badu. Saiatuko naiz kalendarioa osatzen joaten.
Besterik gabe,
Hurrengora arte!
Nork: josebe.2008/04/03 14:26:49.110 GMT+2
Etiketak:
kalendarioa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)