2006/02/15 22:17:45.693 GMT+1
Ametsa amesten
Gaur lehenago oheratuko naiz. Izaren artean galdu
eta zugaz amets egingo dot. Nere albuan zaudela, besarkatu nauzula eta momentu
hori betiko gelditu nahi dodala, zure besoetan bizi nahi dodala betiko. Etxera
heldu eta muxu bat emango didazula, eta eguna muxu horren zain pasako dodala.
Amets egingo dot, idazten dodan bitartian laztanduko nauzula. Amets egingo dot
bihar goizean begiak ireki eta hor egongo zarala, nere alboan, lotan. Amestuko
dot ametsa iñoiz bukatuko ez dala...
Nork: Josu.2006/02/15 22:17:45.693 GMT+1
Etiketak:
amodioa
ametsa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat