Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/02/19 23:24:48.424 GMT+1

Egunkaria

Ikus hemen.




Joan blog berrira.

Nork: Josu.2008/02/19 23:24:48.424 GMT+1
Etiketak: politika euskaldunon-egunkaria egunkaria justizia | Permalink

2007/12/24 04:04:23.857 GMT+1

Blog aldaketa

Blog berria
Blog honetan ez dut gehiago idatziko, aurrerantzean blog berrian.

Cambio de blog
En adelante no escribiré aquí, me encontraréis en mi nuevo blog.

http:/www.eibar.org/blogak/josu

Nork: Josu.2007/12/24 04:04:23.857 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/12/17 17:25:12.221 GMT+1

Puntu eta jarraia blogari

Banoa Blogak.com-etik

Bloga sortu nebanian esan neban ohoria izango zala bloga Eibar.ORGn eukitzia, baina haundi ikusten nebala, blog hau proba egiteko jaixo zala. Bost aste barru urte bi beteko diraz hau jaixo zanetik, iritsi da garaia agur esateko blog plataforma honi.

Bloga eskusa izan da beste milaka tresna ezagutzeko: Bloglines, Flickr, Odeo, Twitter, Facebook, del.icio.us, eta abar luze bat. Tresna guzti horien bittartez asko ikasi dot, eta horrek balio izan desta lehen esperientzia profesionalerako ateak irekitzeko. Blogak balio izan desta, baitta be, ezagunak lagun egitteko, eta ezezagunak ezagutzeko. Ugutz, Malen, Gorka, Larrugorrian, Aspitos... aspaldi ezagututakoren batekin topo egiteko, eta balio izan desta zenbait blog interesgarri deskubritzeko.

Blog honek islatu ditu aittaren heriotza, ETAren suetenaren inguruko gogoetak, Eibar KEaren jeitsieria, Fanfarriaren nondik norakuak, odol-eskeko artikulo erotikuak, lagun baten heriotza, udal salaketak, gogoeta politikuak, euskeriaren aldeko erreibindikaziñuak, eta holan guztira 295. artikulura allegau arte.

295 artikulu hauetatik bakar batek beste guztisek haina audientzia lortu dau. Benetan hunkigarrixa bloga nora iritsi leiken. Blog honi 295 artikulu eman detsadaz, baina blogak ere asko eman desta. Eskribitzen jarraitzeko aski arrazoi. Hortaz ez dot agur esango, oraiñdik. Beste barik bloga bere etxera eramango dot. Hasieran ohorea izango zana, errealitate: gaurtik aurrera Eibar.ORG komunitatean jarraituko dau blog honek. Berriztuta dator Eibar.ORG, orain Plone darabil. :)

URL berria: http://eibar.org/blogak/josu
Eta noski, feed berria: http://eibar.org/blogak/josu/atom.xml

mendicute.net helbidia bertara bideratu dot. Hemendik aurrera blog hau historiarako-edo geratuko da. Eskerrik asko bide honetan lagun izan zaittuztedan guztioi. Aurrerantzian ere horrela izango delakoan, agur bero bat.

Nork: josu.2007/12/17 17:25:12.221 GMT+1
Etiketak: blog eibarorg | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (0)

2007/12/14 15:00:40.758 GMT+1

Tiroketa Eibarren

Gaur Pasalo, Gente eta horrelako programetan Eibar ezagutzera emongo dabe, suposatzen dot. Antza, ijitu bat armaz erahilda, Polonia Etxeberria kaleanEguerdian zihar hainbat sirena entzun ditut eta eitb24.com-en ikusi dot albistea.

Nork: supermendikute.2007/12/14 15:00:40.758 GMT+1
Etiketak: tiroketa albisteak eibar ijituak biolentzia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/12/13 14:44:00.097 GMT+1

Udal enrollatua daukagu

Behin baino gehiagotan esan dut zer izan nahi dudan nagusian: jubilatua. Baina horretarako lehenago lan egin behar, eta horretan gabiltza, ahal dugun heinean. Tira, enbidia apurtxo bat badiet jubilatuei, baina ez diet ukatzen dituzten zerbitzuak merezituak ez direnik. Horrek ez du esan nahi zerbitzu publiko duina jasotzeko jubilatuak izan behar dugunik. Ala bai?

Tristura handiz ikusten dut nolako desberdinkeriaz tratatzen diren gazteak eta nagusiak instituzio publikoen aldetik. Arduradun politiko bati entzun nion gazteokin ez dagoela ezer egiterik, ez garelako mugitzen. Kasu askotan egia bada ere, mugitzen garen kasu askotan jasotzen dugun babes eskasa ere aipatzea falta izan zitzaion, noski. Babes eskasa, oztopoak ez direnean, noski.

Urte gutxi batzuk atzera egingo ditut gaur, oraindik piska bat kakaumeagoa nintzenera itzuli nahi dut une batez. Kakaumea, baina gerra ematen hasitako adinean. 14 urte ingururekin, larunbat arratsaldetan Punto y Aparte diskotekara joaten ginen. Udalaren dirulaguntza du diskoteka honek, 12-16 urte bitarteko gazteek alkoholik gabeko diskoteka izan dezaten. Noski, sarreran joaten zaie gazte hauei pagaren zati handiena. Nik sarrera eta txokolatina bat erosteko haina izaten nuen larunbatetan, gurasoen pagarekin. Hori bai, sarrerarekin batera edari bat (alkoholik gabea) ematen dute!

Ondo deritzot horrelako zerbitzu bat egoteari, baina larritasun apur batez ikusten dut gazte hauek, 14 urte ingurukoek, bere paga osoa ekimen honetan xahutu beharra. Larritasunez ikusten dut, batez ere, beste batzuei dantzaldia doan eskeintzen hasi behar zaienean Astelena frontoian. Noski, beste horiek jubilatuak dira. Antzina bezela berbena izango dute doan, eta benetan poztu nintzen jakitean. Oraindik ulertu ezin dudana da zertan dabilen Eibarko Udala, bertaratzen diren jubilatuei edariak doan ematen.

14 urteko gaztetxo batek bere paga hipotekatuta dauka: larunbatean diskotekako sarreran eta txokolatina batean gastatu behar du. Jubilatuek, pentsio baxua izan arren, badute edari bat ordaintzeko haina, baina etxean utzi dezakete kartera: badakite Udalaren ekimen batean parte hartzeak doako edaria dakarrela.

Egunkari batean irakurri dut ikustear dagoela zelako erantzuna izango duen, gaur arratsaldean, horrelako lehen dantzaldiak. Ikustear? Edaria doan emanda nola ez dira hurbilduko ba, jubilatuak? Biharko edo etziko prentsan "éxito rotundo" irakurriko dudala ez daukat zalantzarik. Ba, zorionak. Eta bide batez proposamen bat Eibarko Udalari: gazteentzat dantzaldia larunbat gauetan Astelena frotoian. Lehen edaria Gizarte Zerbitzuen Departamentuaren kontura, noski. Izan ere, Udal enrollatua daukagula ez daukat zalantzarik!

Eguneraketa. 2007/XII/15
Aurreikusi moduan, gaurko DVk "Valoración positiva" dio.

Nork: josu.2007/12/13 14:44:00.097 GMT+1
Etiketak: gizarte-zerbitzuak eibar jubilatuak kultura gazteria udala nagusiak jaiak instituzio-publikoak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/12/07 04:01:57.288 GMT+1

Gautxoria

Gauerdian esnatzen da benetan Josu, eta bere burua hegaka hasten da. Logureak hegan ihes eta inspirazioak aterrizatu egiten du Josuren logelan, eta bere ordenagailuko teklak laztantzen ditu hitz goxoen bila.

Bi hitz mota omen daude. Egunekoak, arrazoiaren hitzak... eta gauekoak, sentimenduen hitzak. Eta Josuk gauez aritzea atsegin du. Josuk hildako poeten klubeko kide izan nahi luke, eta txoko ezkutuetan poesiak kanta. Eta badaki ez dela horretan onena, baina batzutan poeta sentitzea gustatzen zaio. Basoa isilegia litzateke hoberen abesten duten txorien kanta hutsaz. Norbaitek jarri behar dio musika gauerdiari.

Gabon, poesiaren lagun. Egun on, arrazoiaren maitale.

Nork: Josu.2007/12/07 04:01:57.288 GMT+1
Etiketak: hitzak musika gauerdia poesia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/12/06 23:02:25.814 GMT+1

Elkarrizketa KTBn

San Andres egunean KTB Eibarko Vocentoren Telebistakoek harrapatu ninduten jaien inguruan galderaren bat egiteko. Momentu kritikoena seguraski elkarrizketatzeko: umeak zain, Udaletxeko atean utzita nere kotxea, Udalak ekarri beharrekoak ez ziren agertzen... baina hala ere galdera batzuei erantzun nien. Pena moztu dutena moztu izana. Udalari botatzen dizkiodan purrustadak gustatzen zaizkie Eibarko kazetariei. Eta pena interneten KTBk ezer ez egitea, Goienan egiten duten bezala. Baina tira, halanola grabatu eta Youtubera igo dut.



Eskerrik asko KTBri gure informazioak herriko telebistan hedatzeagaitik.

Nork: josu.2007/12/06 23:02:25.814 GMT+1
Etiketak: eibar vocento gaste gazte telebista jaiak elkarrizketak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/12/03 22:35:25.874 GMT+1

Julen blogari

Bloga izatea dagoeneko gauza arrunta da. Nere anaiak askotan entzun izan dit bloga gora eta bloga behera, baina ez diot sekula ganoraz erakutsi zer demontre ote den bloga. Gaur euskararen eguna dela eta, ospatzeko zeozer berezia egin behar genuen. Boteprontoan esan diot: egin zure bloga. Eta espero ez nuen baietza eman dit!

Ez dakit zer demontre kontatuko duen hamaika urteko nere anaiak bere blogean. Agian Eibar KEaren kontutxoak, Jaimitoren txisteak edo eskolarako idazten dituen ipuinak, ez dakit. Agian, pixkanaka interneteko erramintak erakusten joateko bidea ireki ahal izango dizkit blog honek. Ez litzateke gutxi izango.

Amak dio agian gazteegia da. Baliteke, baina bai berak zein bere lagunek msn messengerrean jarduten dute, eta inork ez du esaten horretarako gazteegiak direnik. 13 urterekin msn Spaces eta Fotologak egiten hasi dira, eta inork ez du esan gazteegiak direnik. Txorakeria horiek egiteko kapaz badira, zergaitik ez bloga bezalako erramintak erakutsi? Animo, Julen!

Nork: josu.2007/12/03 22:35:25.874 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/11/25 23:07:26.116 GMT+1

Ustekaberen aktuazioen mapa

Aurrekoan azaldu nuen nola estreinatu dugun Ustekaberen web berria, eta horretarako erabili ditugun doako zerbitzuak: Wordpress, Flickr, Youtube... eta non daude hemengo produktuak? Aupa, Tagzania!

Mapa bat egin dut
, adierazteko Ustekabek non egin dituen orain arteko aktuazioak. Hemendik aurrera bertan puntuak gehitzen joango naiz aktuazioak egin ahala.
ustekabemapa tagged map by user - Tagzania
Gozada bat da Tagzaniarekin hau hain errez egin ahal izatea. Duela
urte batzuk Ustekaberen weba prestatu zutenek denbora pila pasa behar izan zuten Euskal herriko mapa bat egiteko. Gaur nik di-da batean egin ahal izan dut gure aktuazioen mapa.

Nork: josu.2007/11/25 23:07:26.116 GMT+1
Etiketak: mapa mapping ustekabe googlemaps tagzania mapak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/11/25 16:38:22.034 GMT+1

Komunika 2007

Plans are nothing, planning is everything

Datorren ostegunean, hilak 29, komunikazioa planifikatzeari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte EHUn. Lagun batzuek egindako bideoa jartzen dut hemen.

Nork: josu.2007/11/25 16:38:22.034 GMT+1
Etiketak: publizitatea unibertsitatea komunikazioa komunika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)