Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/10/15 01:19:40.191 GMT+2

Bakardade bila

Badirudi beti ibili garela bakardadetik ihesi. Badirudi nor bere buru soilarekin (burua bakarrik esan nahi dut, ez burusoil= kalbizie) egotea egoera ihesgarria dela. Ba, sozialki intentsitate handikoa izan den asteburu luze honen ostean, bakartasun pixka bat nahi dut, bakarkerian erori gabe.

Bihar 9etatik 12,30etara baino ez daukat klase. Leioatik zuzenean joango naiz, autoz, Errioxara. Kanpina hutsik egongo da eta bertan pasako dut eguna, gaua, martitzena (martitzenetan klaserik ez) eta eguazten goizerarteko gaua. Eguaztenean 11etan sartzen naiz klasera, eta beraz zuzenean joango naiz Errioxatik Leioara.

Koadernoa, boligrafoa, txandala, zapatilak eta bizikleta. Horiek izango dira abentura hontan nire lagun. Ordenagailua eramango dut, baina ez dakit piztuko dudan. Inspirazioak-edo besarkatu nazala. Bitartean ondo segi.

Nork: josu.2007/10/15 01:19:40.191 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.