Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/05/14 02:34:25.704 GMT+2

Bart amets egin dut

Bart amets egin dut.
Nire leihotik salto egin eta zurean agertu naiz. Gau hotz eta euritsua da.
Putz egin eta hodeiak urrundu dira. Izarrak ukitu eta diztiratsu jarri dira. Ilargiari belarrira hitz egin diot, eta hurbildu zaigu, teilatura. Putzuak lurrundu egin dira.
Gau ilun eta hotza estali dute izarren argiak eta ilargiaren berotasunak.
Leihoan kolpetxo bat eman dut. Baina zu ez zara agertu. Berriro ere, baina ez nauzu erantzun. Eta ametsik goxoenetik goibel esnatu naiz berriro.

Nork: Josu.2006/05/14 02:34:25.704 GMT+2
Etiketak: amodioa ametsa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.