Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/01/30 10:44:49.070 GMT+1

Eibarrek gunea euskaratu du


Eibar Kirol Elkarteak duela hilabete batzuk berriztu zuen bere webgunea. Lehen zegoen elebitasun teorikoa alde batera utzi eta web osoa euskaraz eta gazteleraz ezarri zuten, azkenik.
Hala ere, sartu eta webgunea gazteleraz hasten zen automatikoki, foroko zaletuen arteko eztabaidak sortuz. Eztabaidek emaitza lortu dute, nonbait, eta orain sartu eta euskaraz hasten da automatikoki, eskatutako diskriminazio positiboa eginez.
Eibar Kirol Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria du, Bidean mailan, eta pasa den astean euskararen normalizaziorako plana aurkeztu zuen.

Gazteleraz ala euskaraz, gizonezkoen lehen taldearen egoerak larri jarraitzen du eta atzo puntu bakarra ekarri zuen Alacantetik, Elcherekin norgehiagokan garaipena eskuan izan eta azkenik puntu banaketa egin ondoren.
Hurrengo jardunaldia (23.) Ipuruan jokatuko da, otsailaren 5ean (igandea) arratsaldeko 5etan.
Horren aurretik, ostiralean, instalazio berrien inaugurazioa ospatuko da.

Eibar K.E.aren bulego berriak

Nork: Josu.2006/01/30 10:44:49.070 GMT+1
Etiketak: kirolak iritzia albisteak eibar futbol | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.