Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/10/15 00:35:34.224 GMT+2

Gora Euzkadi Chistulari

Ironia oinarri duen albistegia

Lau urte daramatza Matrallako Irratiak lanean. Bere hasieratik egon da Martzinkus, "Gora Euzkadi Chistulari" saioaz. Goizero-goizero egiten du Martzinkusek irratsaio hau. Zazpi t´erdietan eseritzen da mikrofono aurrean, eibarreraz mintzatzeko prest. Martzinkusek dioenez beti gabiltza Euskaltzaindiako arauak direla, EGA dela... eta, azkenean, euskaraz hitz egitea ahazten zaigu.

Politika izaten du mintzagai Martzinkusek. Bere hitzetan, politika txistoso samarra egiten zaio. Baina badaezpada politikari grazia puntua gehitzen dio. Adibidez, Balzaren adierazpenen azpitik aurreskua jartzen du. Beste batzuetan, politikarien hitzak zirku-musikarekin nahasten ditu Martzinkusek. 

Gaur egun, Euskal Herriko sei irratik ematen dute "Gora Euzkadi Chistulari" saioa. Hedapenaren gakoa jarraitutasuna izan dela azaldu du Martzinkusek. Irratilariaren iritziz, erraza da irratsaio bat egitea. Irratsaioari jarraitutasuna ematea da zaila. Ahalegindu nahi duenak irekirik ditu Matrallako Irratiko ateak.

Garako artikuluaren moldapena irratirako.

Nork: josu.2007/10/15 00:35:34.224 GMT+2
Etiketak: matrallako irratia martzinkus irrati-librea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.