Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/10/09 13:56:00.205 GMT+2

Iluntasunari agurra

Noraezeak gobernatzen dit bizia,

iluntasunak argitzen dit bidea,

bakartasunak ittotzen dit egarria,

txarrenak ere behar du hau baino hobea.


 

Akaso hau dut nire jokabidetik hazitako lorea…

Egia ote, hau guztia dudala merezia?

Oraindik ez dut ezagutzen nire semea

Baitaramat bizitza harresian.

 

Noizbait ulertuko al nauzu, maitia?

Ezin dut jasan gehiago oinazea,

betiko nago zurekin, hori da egia,

baina zuloa uzteko hau da irtenbidea...

 

Bihar goizaldean ikusten baduzu txoria

eta joaten bada hegan, egin irribarrea,

hori ni naiz eta, gorantz begira,

hor dago zure zain egongo naizen etxea.

 

 

Begira ezazu zerura,

dagoeneko utzi dut lurra,

hau da hegaka hasi aurretik

nire azken agurra.



Nork: Josu Leokanne.2006/10/09 13:56:00.205 GMT+2
Etiketak: preso eh agurra presoak maitasuna poesia aske egoera amnistia kartzela libre presoa argia askatasuna agur askatu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.