Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/08 20:45:08.112 GMT+1

Oroitzapenak

Iraganeko pozak,
bizi osoko penak,
ez itzazu bota
zure oroitzapenak.

Nora, nora, nora
doaz sentipenak
nola, nola, nola
gorde hauek denak?


Zer izango ote
gomuta bakoitza?
Ze(r) esaten digute
oraingo bizitzaz?

Nora, nora, nora
doaz sentipenak
nola, nola, nola
gorde hauek denak?


Ume bat ari da
puzzlea egiten,
pieza bat hartu du
ez du ezer ikusten,

hasi da elkartuz,
aurrera segitzen,
pixkanaka batuz
badoa ulertzen.


Oroitzapenak
puzzle piezak dira.
Inpaktanteenak
dira handienak.

Goaz etengabe
puzzlea handitzen
eta bukatu arte
ez de(g)u konprenitzen.


Momentu alaiak,
pozak ta algarak,
penak, desgraziak
batuitzazu denak.

Ez zaitez saia
batzuk ezabatzen
ezingo duzu ta
hutsuneak bete.

Nork: josu.2007/11/08 20:45:08.112 GMT+1
Etiketak: bizitza poesia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.