Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/10/19 04:06:17.597 GMT+2

Ustekabe Barakaldon

Ustekabe Fanfarreak emanaldia eskeini zuen pasa den larunbatean Barakaldon (Bizkaia). Pasa den urtean lez, arratsaldeko 7etan hasi eta gaueko 10ak bitartean kalez kale bertako jaiak alaitu zituzten, jaigiroa inguruko txoko guztietara hedatuz.

BEC inguruan autobusak buelta batzuk eman eta ordulariak estutu gintuen. Hortaz, autobusetik irten orduko hasi ziren lehengo nota alaiak, saxofonista batek bere atrila bilatzen zuen bitartean (ahaztu egin zuen, nonbait). Perkantze honi aurre egin ondoren (Oierren atrila erabili zuen), kalejiran hasi ginen, aldapa behera.

Oier salbatzailea.
Koadrila baten dantzez inguraturik egin genituen kalejira guztiak, geldiuneetan tabernen aurrean errepertorio aberatsa dugula erakutsiz.

Interesgarria eta arrakastatsua izan zen jendetza guztiak dantzatzea lortu genuenean: I will survive, Samba de Janeiro, Rock and Roll Part II (Full Monty), eta jo genituen besteak ez ziren gutxiagorako.

Horrela eman zitzaion estreinu publikoa 2006-2007 denboraldiari, azken aktuazioa hilabete lehenago Ermuan egin ondoren, Irulitxa txarangaren X. Urteurrena ospatuz.

Eibarko San Andres jaiak iritsi bitartean, momentuz, ez dago beste aktuaziorik aurreikusita egutegian. Sanandresetako aktuazio honetan, aurreko edizioetan bezala, musikari berriek estreinakoz kalean parte hartzeko aukera izango dute.

Ustekabekoen esanetan "kide berriek taldeari bizitasuna eta indarra emateaz gain, taldearen etorkizuna bermatzen dute" eta hori dela eta, ateak irekiak daude parte hartu nahi duten musikari gazteentzat.

Nork: Josu.2006/10/19 04:06:17.597 GMT+2
Etiketak: emanaldia eibar barakaldo fanfarrea aktuazioa ustekabe txaranga | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.