Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/24 16:16:46.437 GMT+1

Ustekabe.com, berriro

Bederatzi hilabeteren bueltan, Ustekabe Fanfarreak badauka berriro ere bere blogaWebgune zaharreko informazio guztia galdu genuen otsailean. Saiakera bat edo beste egin dugu, baina ez gara weba martxan jartzera heldu. Azkenean, Wordpress erabilita blog xume bat. Argazkiak Flickr-en eta bideoak Youtuben (laster gehiago).

Ustekabe.com helbidea bertara zuzendu dugu. Bloga printzipioz euskara hutsez izango dela uste dut. Lehen gaztelerak presentzia zuen, prentsa albisteak pegatzen genituelako. Orain prentsa albo-zutabean jarri dugu: berriak del.icio.us integratu baten bidez sartuko ditut nik. Ez dit lan gehigarririk suposatzen, lehen ere erraminta honetan klasifikatzen nituelako albisteak. Tag bat gehiago erabili eta kitto.

Gazteleraz informazio apur bat sartu dugu, aktuazio eskaintza pila bat etortzen baitzaizkigu Euskal Herritik kanpo. Bertara zuzendu dugu ustekabe.es, doan atera zaigu duela zenbait urte galeon.com
zerbitzua erabili izanagaitik.

Nork: josu.2007/11/24 16:16:46.437 GMT+1
Etiketak: eibar fanfarrea blog ustekabe internet txaranga blogak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.