Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/13 15:56:38.015 GMT+2

Bazterkeria kasu bat

 

 

Tematzen gara, tematu. Denok berdin, jarraitu beharreko moda bailitzan. Jose Luis Rodriguez Zapaterori, Zapatero deitzen diogu; Alfredo Perez Rubalcabari, Rubalcaba. Zer du txarrik "Rodriguez Presidentea" esateak edo "Perez Gobernuko bozeramalea" erabiltzeak? Ez ote gaude abizenagatiko arrazakeria kasu argi baten aurrean? Ez ote da baztertzailea Perez eta Rodriguez deituren jabeekiko? Eta berdintasun legea? Ni, morroi hauen aita banintz - desdeluego- zeharo haserre egongo nintzateke dagoeneko inbisibilitate mediatiko hau dela kausa.  Eta agian Abizen Arrunten Jabe Baztertuen Elkartea ere sortuko nukeen.

Nicolas Paul Stéphane Sarkozy de Nagy-Bocsari ez diote deitzen Nicolas de Nagy-Bocsa, ezta Ibarretxeri Markuartu. Eskerrak.

 

 

 

Nork: Jozulin.2008/06/13 15:56:38.015 GMT+2
Etiketak: arrazakeria umorea sinfundamento | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.