Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/05 19:51:29.344 GMT+1

Egonarria


 

 

Gerran ari dira, borroka eternalean esan genezake modu poetikoagoan baina ez da hainbesterako; eternitatea baino askoz gutxiago da: milaka milioi urte baino ez daramatzate gerran bata bestearen inguruan. Ehun milioi urte bakoitzeko elkartu egiten dira eta batailan elkarri zartako ederrak ematen dizkiote zauri erraldoiak eraginez. M81-ek besoak sendotu ditu baina M82-ren barnean gas hodei ikaragarriak garretan daude, X izpi iturriak sortzeraino bero. Ehun milioi urte bakoitzeko bataila bat, beste bataila bat, harik eta zenbait mila milioi urte barru bien arteko materiaz osatutako galaxia bakarra geratuko den arte.








P.S.: Zalantzan ibili naiz testuaren azkenean ondokoa ipini ez ipini. Ezin izan dut erabaki eta azkenean idatzi osteko honetan uztea pentsatu:


"Ikasiko ote dugu zerbait ala jo ta ke irabazi arte-ka ibiliko gara gu ere in saecula saeculorum?."



 




Nork: Jozulin.2009/02/05 19:51:29.344 GMT+1
Etiketak: zientzia politika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak