Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/09/14 12:31:06.651 GMT+2

Fikziolari amateurraren begitantziñoak



       Bitxia da fikziogintza, baiki. Behin ipuina -edo dena delakoa- argitaratuta, ematen du dena betidanik izan dela horrela: pertsonaiak hauek dira, istorioa hemendik horra doa... Baina ez, behin betiko izan aurretik behin-behineko izan da dena. Eta hori baino lehenago... deus ez!

       Kontua da ibili naizela "Aldi gaiztoan"-en erabilitako apunteetan begira eta ohartu naiz -ahaztua nuen ia- adibidez, azken orduan aldatu niola izena pertsonaia bati, beste pertsonaia bat desagertu egin dela, bost kapitulo baino ez zirela, izenburua beste bat zela... Zer diren gauzak!

       Ipuina "Inoiz idatziko ez dudan liburua" izena behar lukeen idazki multzo batetik atera nuen, apurka-apurka handik eta hemendik idatzita neuzkan eszena eta zatiak moldatuz eta itsatsiz; patchwork lana, alegia.

       Eta erantzuna jakin nahi ez zenukeen galdera ere: mila jira eta bira eman diozun esaldi edo eszena hori -egunetan agian buruan bueltaka-, zenbat segundutan izan da irakurria?



Nork: Jozulin.2011/09/14 12:31:06.651 GMT+2
Etiketak: aldi_gaiztoan | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak