Lagunok, egunotan Erroman nengoela hor ari nintzen zuei zein opari, zer oroigarri ekar niezazuekeen: Koliseoaren miniatura bat? Funghi sechi batzuk? Grappa botila bat? Eta, hara non, opari praktikoa ekarri dizuedan azkenean: Datsegit botoiari sakatuz gero, induljentzia daukazue orain arte egin dituzuen pekatu guzti-guztietarako. (*)
Jozulinek salbatuko zaituzte inpernuko sugarretatik.

(*) Dena den, tranpa ttiki bat egin dezakezue: egin bekatu asteburuan beldurrik gabe, eta astelehenean sakatu datsegit botoia. Ahaztu gabe, hori bai.

Idatzi artikulu bat