Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/02/16 18:28:02.163 GMT+1

Kotoiak ez omen du engainatzen



Egun interesgarriak datozkigu. Datozen egunetan ikusiko dugu nola Espainiako Gobernuak Saudi Arabiako enbaxadorea deitzen duen; nola harreman diplomatikoak eteten dituen herrialde horrekin eta nola –ezin da bestela izan- debekatzen dien Abdhallah erregeari eta bere korte guztiari udako oporrak Marbellan pasatzea. Ezin izango ditugu berriro ere argazki hauek ikusi.




 

Izan ere, Saudi Arabian Fawza Falih atxilotu dute. Epaitu eta kondenatu ere egin dute burua moztuta hiltzera, dekapitatua, alegia. 

Sinarazi zioten aitorpena ez zioten irakurri. Eta ez zioten utzi sentetziari begiratu bat ematen, total zertarako, Fawza analfabetoa baita. Fawzaren abokatuei ez zieten aretoan sartzen utzi.

Beste gauza batzuen artean sorgina izatea egozten diote Fawzari, gizon bat sorgindu eta antzu utzi zuelako.

Baina zuek lasai, nik entzun egin diet, ozen entzun:


Zapatero afirma en San Sebastián que quien usa o ampara la violencia no pueden estar en el juego democrático
"Quien apoya la violencia no tendrá hueco en democracia, ni los que estaban ni los que puedan venir"


Beraz, lasai egon zaitezte. Saudi Arabia herrialde ez demokratikoen artean sailkatuko dute eta neurri zorrotzak hartuko dituzte: harreman diplomatikoak eten, enbaxadorea deitu, Espainian sarrera eragotzi...

 

Eta hori egingo ez balute, neurri zorrotz horiek hartuko ez balituzte... Gaizki pentsatzen hasi beharko genuke, ezta?

 

 

______________________________________________________________

Hemen ikusia.

 

 

Posted by: Jozulin.2008/02/16 18:28:02.163 GMT+1
Tags: demokrazia | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco