Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/26 21:35:52.059 GMT+2

Marteko lehen liburutegia

 

 


Heldu gara eta onik gaude, 720.000.000 kilometroren ostean egin dugu lehen argazkia. Hemen duzue bidaia laburtzen duen bideotxo bat. Laster lanean hasi beharko dugu. Zama baliotsua ekarri dugu geurekin, DVD ttiki batean etorri dira Marteko lehen liburutegia izango denaren aurreneko aleak: Marteri buruz idatzitako zenbait liburu (Sands of Mars, Arthur C. Clarkerena; The Martian Chronicles, Ray Bradburyrena...), testu batzuk, arte lanak (irudiak, marrazkiak...), audio-mezu eta irrati saioak, tartean H.G. –eta Orson- Wellsen Munduen Gerra irrati emanaldi sonatuaren grabazio bat ere. Eta 250.000 gizaki lurtarren izenak ere bai, tartean Jozulin eta bere familiarena. Etorkizunean gizaki lurtar edota martetarren batek – traje espazialaz edo terraformazioaz sortutako atmosfera besterik gabe arnastuz- aurkituko du miniDVD hori, hautsa eta izotza kenduko dizkio eta, harrituta agian, irakurriko ditu izenok, izen zaharrok.

 

 

Nork: Jozulin.2008/05/26 21:35:52.059 GMT+2
Etiketak: marte | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.