Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/07/24 09:01:06.817 GMT+2

Sasi baten gaineko begitantziñoak


Ez dago sasirik masusta gaberik; edo alderantziz, ez dago masustarik sasi gaberik?

Zilegi al da masusta gozoak eman dizkigun sasia moztea, sasia delako?

Baina, sasia ere ezingo dugu geure ondo-ondoan eduki, sarri zauritu nahi ez badugu behintzat, ezta?

Sasiaren izaeran dago arantzaz babestutako masustak eskaintzea?

Helburua bada masustak jan ditzagun -eta, bide batez, haziak sakabanatu- zer dela eta hainbeste oztopo eta arantza? Ordainarazi nahi al digu sasiak hartzen diogun sari gozoa?


Eta horrelaxe doa uda hau, honelako begitantziño ganorabakoez hausnarrean...

Laster, baina, bloga ere oporretan... Eta sorpresa bat!











Nork: Jozulin.2011/07/24 09:01:06.817 GMT+2
Etiketak: arantza masusta sasia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak