Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/09/17 14:19:53.069 GMT+2

Udazken iluna dakar


Bart berandura arte geratu nintzen @jmendicute kazetari ausartaren kronika   Twitterren jarraituta. Gaur goizean bidaia luzea autoz eta Euskadi Irratia piztu dut, bidaialagun. Tertulia politikokoek garraztu didate gosaria: Batek zioen -ironia edo sarkasmo izpirik gabe, esan ere- ez dela beharrezko bestelako fororik ETAren azken mezuaz eta gure etorkizunaz jarduteko: "Legebiltzarra baita euskaldun guztion ahotsa entzuten den lekua". To!
Segituan ile eta diskurtso zuridun epaile batek esan du -gorritu gabe susmatzen dut, baina ez dut ikusi- Patxi Lopez oso ondo ari dela kudeatzen egoera, tentuz eta erabaki egokiak hartuz. No!
Enpresarien elkarte bateko lehendakari-edo den bati egin diote gero elkarrizketa. Aitxitxe-euskaraz eta aitxitxe-doinuaz mintzatu zaigu, goxo, limurtzaile. Pentsioen erreformaz, esaterako, esan du: "Oraingo moduen esinleikes sostenidu pensiñoak; orduen, ba, solusiñoa eurok urte geixau lan eiñ, eurok nonbaitxetik atara edo eurok pagau..."  Eurok hori langileak dira, jakina: gu geu.
Jarraian, Iturgaitz joan zenetik PPko euscaldunarena egiten duenaren ahotsa entzun dugu: "...bi alderdi urdurik daude dauskatelako bronca bat".
Irratia amatatu eta musika jarri dut.
Poesia babes.





Nork: Jozulin.2010/09/17 14:19:53.069 GMT+2
Etiketak: udazkena politika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak