Curriculumak Youtuben!

juliusland 1456150133745 **TEO SAGARDOTEGIXAN** | 2007-01-31 15:24

Desesperazioaren gaindia heldu da! Bai bai! Jendea nekatu da lana topatu behar dutenean hainbeste elkarrizketa egin behar izanaz, gehienetan ezer gutxirako gainera.Hori dela eta, Web 2.0 honen barruan berrietan berriena! Curriculum interaktiboak!                  El Paiseko artikuluak dioenez moda hau AEBn hasi omen da, eta han behintzat arrakasta izan du. Curriculum interaktibo bat egiteak hainbat abantaila baditu ere, desabantailak ere ez dira gutxi.

Curriculum interaktibo bat egiteko zure biografia laborala, gaitasunak eta hitz-jario pixka bat izatearekin nahikoa da. Hau grabatu egin beharko duzu eta agentzia profesional batek grabatzen badizu bideoa  askoz hobeto. Hori lortu eta gero arriskutsua izan daitekeen aurrerapauso bat eman beharko duzu: bideoa youtube edo horrelako leku publiko batera bidaltzearena. arriskua eta abentura hor hasten da, hartu kontutan zure etorkizuna jokoan dagoela bada ez bada ere. zein aukeratzen duzu?

  1. BIDALI
  2. EZ BIDALI

1.a aukeratu baduzu honen barruan ere beste bi aukera izango dituzu:

1.1ARRAKASTA                                                                         1.2  PORROTA                                                                     Suposatzen dut zuetako gehienok lehenengoa aukeratuko zenutela baina kasu horretan ez dago aukeratzerik, patuak eramango zaituen tokia hartu beharko duzuelako nahi eta nahi ez..

Beno kontua da, bideoa oso serioa eta zure curriculuma primerakoa bada, hobe duzula bidaltzea eta agian lanen bat lortuko duzu. Baina bestelakoa bada, edozer esaten baduzu eta akatsen bat badu, akabo!!! Youtuben jende asko eta asko sartzen da ondo pasatzera eta barre egitera eta zure burua barregarritzat hartzen badute, latza izango duzu lana topatzea hortik aurrera!!!

 2.a hartzen baduzu gero, nire antzekoa zara. Ez zara ausarta! Nahiago duzu lan barik egotea,Youtuben Mirri baino pailazokeria gehiago egiten agertzea baino.

Egia esan, niri Curriculumarena gehiegizkoa iruditzen zait, gaur egun intimuena ere ari da alde batetik bestera interneteko olatu artean. Eta hasiera batean onuragarriak izan daitezkeen gauzak, kaltegarriak izaten amaitzen dute. Baina lana edonon aurkitzen saiatu bazara eta ez baduzu besterik bota zaitez buruz itsasora, baina kaskarrekoa hartuz gero ez etorri hona negar egitera e!

 Youtubeko Curriculumetan gure ikasketa berdinak egin zituen gazte baten bideoa aurkitu dut, niri behintzat aproposa iruditu zait berak proposatu duen programarako!

Onena bukaerako telefonoa!

 


Utzi iruzkina: