Musika munduan, Kerobia taldeak berritasun bat ekarri du gure komunikabideetara, SGAEtik banandu egin dira iruindarrak eta beraien diskoa dendetan saldu beharrean internetez jaisteko aukera ezarri dute. Deskarga dohainekoa da eta beraien web orritik egiten da, nahi duen erabiltzaileak borondatezko laguntza ekonomikoa egin diezaioke taldeari. Disko bat hedatzeko oso formula berritzailea da Kerobiak erabili duena, formula hau Radiohead talde famatuak ere erabili zuen eta oso arrakasta handia izan zuen. Dagoeneko hasi dira disko berriko abestiak zuzenean jotzen. http://www.danbaka.com/albisteak/kerobia-hasi-da-kantu-berriak-zuzenean-aurkezten
KIROLA
Ni oso errealzalea naiz eta horregatik nire taldearen ingurko blog batiburuzko aipamena egingo dut. Aspaldian erreala lehen mailara igotzeko borroka bizian dabil, asturiarrekin eta malagarrekin, eta lehia horretan garrantzi handia izango duen partida du talde donostiarrak igande honetan Cadizen aurka. Errealaren lehiakideek partida zailak dituzte, Sportingek Tenerifen jokatuko du eta Malagak Tarragonako Nastic hartuko du etxean. Dudarik gabe, errealari zorterik onena opa diot eta bere aurkariei txarrena. http://kirol.blogsome.com/2006/04/03/reala-2-mailatik-urrundu-nahi-du/
PERTSONAIA HISTORIKOAK
Blog honetan pertsonaia historiko baten aipamena egiten da. Oso pertsonaia ezaguna dugu Ernesto “che” Guevara. Blog honetan, nolabait esateko, bere bizitzaren laburpen bat egiten da (bere lanbidea, tituluak, jaiotza heriotza,…). Naiz eta gai honen inguruko artikulu bat egon, badago gai gehiago ere blog honetan.
Gero eta berri gehiago entzuten dugu Abiadura handiko Trenaren inguruan, eraikitzeko lanak aurrera doaz eta batzuk gustora dauden heinean, beste asko ez dira gustora. Oso gai polemikoa dela esan daiteke, hainbat familia bere etxeetatik alde egin beharrean ikusi dugu, eta blog honen zeregina AHTaren inguruko berrien jarraipena egitea da. Ikus daitekeenez ez da blog objektibo bat, makroproiektu honen aurkako talde nagusiaren inguruko web orria da. Baliabide ezberdinak ditu blogak (idatziak, argazkiak, audioak, bideoak,…), gai honen inguruan informatzeko webgune interesgarria.
IOSU
Gure lagun Iosu atxilotua izan zen, egunotan munduko ipurtzuloan dago, itzalpean, kanpoaldearekin ia komunikaziorik gabe. Egunkariak behintzat iristen zaizkio, lau egun berandu bada ere. Kanpoaldearekin harreman txiki eta noizbeinkako bat izan dezan fotolog bat sortu du, bere hitzak irakurtzean oilo ipurdia jartzen zait eta edozeinek irakurtzen badu, ohartuko da bere egoeraz.
Apirilaren 17an, Ikus-entzunezko komunikazioko hirugarren mailako ikasleoi bihotz zati bat lapurtu ziguten. Goizeko ordu txikitan joan ziren zure bila, ehiztaririk koldarrenen antzera, eta gauaren iluntasunean eraman zintuzten. Telebistan garaikur gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren hatzaparretan; mehatxuz, burlaz eta jipoiez jositako 120 ordu amaigaberen agonian. Orain, Alcala Mecoko espetxean zaude, Euskal Herritik ehunka kilometrora; baina, halere Iosu, jakin ezazu urruti egon arren gurekin zaudela, gu zurekin gauden bezalaxe. Zaila zaigu denbora batez elkar ikusiko ez dugula onartzea. Jakin badakigu aurrera egingo duzula: ezinezkoa delako itsasoari mugak jartzea bezala arrano bat lau pareten artean giltzaperatzea.
Hasieratik gelakideok zure hutsunea nabari dugu, Txus. Hiru urte dira elkar ezagutzen dugula, eta lehenengo egunetik igarri genuen ez zarela gizarte-sistemak eskaintzen duen besaulki erosoetan lasai jesartzen den horietakoa: egunero hankarekin egiten dituzun kolpetxoekin sumatzen genuen zure egonezina. Jada klase arteko zigarretak ez ditugu lehen bezain gustura erretzen eta atsedenaldietako jeladun ebakiei ere zure esentzia falta zaie. Ziberbandalismoak ere behera egin du asteotan.
Bihotzaren zati bat kentzeaz gain, bertso afarietako laguna urrutiratu digute. Txomintxapel fakultateko egunean, zure omenez egingo dugu topa; harro baikaude zurekin konpartitutako une guztiez eta zu lagun izateaz. Klaseetan aspertzen garenean ere gelako ormetan jarri dugun zure argazkiari begiratu eta, ziur, gure ezpainetan irudikatzen duzun irribarreak gailenduko duela. Zuk bakarrik bete dezakezun hutsunea utzi duzu gugan, Iosu. Ez dugu etsiko berriz ere gure artean izan arte.
Besarkada bero bat zuretzat eta beste bat gureentzat Eskoriatzatik. Zaindu sorbaldak, ez galdu irribarrea eta egin beti aurrera! Maite zaitugu Iosu!
Ohar hau Iosu Arruabarrena Luz oreretarraren ikaskideok hedabideetara zabalduriko mezua da.
Aste Santuan bi aste izan genituen jai, eta herritik atera nintzen lagunekin ia egunero. Hainbat herri bisitatu genituen, horietako bat zarautz izan zen eta mapa honetan ikusten da Zestoatik Zarautzera iristeko egin beharreko ibilbidea. Guk erabili genuen ibilbidea kostakoa izan zen, beste bi ibilbide ezberdin daude, autopistaz eta mihiatik, baina guk biderik politena aukeratu genuen, kostaldekoa. Beste norbaitek Zestoa ingurutik Zarautz aldera joan nahi badu nik kostako bidea gomendatzen diot.
Bada azken urteotan "Firefox" izeneko nabigatzaile bat, hazten eta hazten ari dena. Orain arte, hasieran ezagutu genuen "Internet Explorer" izeneko nabigatzailea bakarrik erabiltzen genuen, agian internet hitza entzutean explorerraren ikurtxoa datorkigu burura, baina ikusi dugu firefoxak bere lekutxoa egin duela, eta nork daki...
Betidanik explorerrarekin ohituta gaudenez, ez dugu pentsatzen aldaketa baten baitan, baina behin probatuta ohartu gaitezke firefoxek dituen abantailetaz.
Esan daiteke etorkizuna firefox dela, bere izaera dinamikoagoagatik. Hainbat iritzi irakurri ostean orixe da ateratzen dudan konklusioa eta dituen abantaila hoberenetakoak hizkuntzarena (euskaraz dago) eta luzapenena (hiztegiak, entziklopediak, xuxen...) dira.
Honekin guztiarekin, nire testu honen balizko irakurleei firefox probatzea eta erabiltzea gomendatzen diet.
Daniel Innerarity filosofian doktorea da, Zaragozako Unibertsitatean irakasle lanetan dabil eta gainera, hainbat hedabidetan idazten du( DV, El Correo,...).
Innerarity Otsailaren 21ean Huhezi fakultaten izan genuen hitzaldi bat ematen . Ezagutzaren gizartearen gainean hitz egin zuen eta bertan nola aurrera egin argitu nahian jardun zuen berriketan. Gizarte honetan unibertsitateek duten papera azpimarratu zuen hasieran eta fakultateei konpetentzia bat ezarri zien: ikasleei informazioaren masifikazioa kudeatzen irakastea. Jarraian paradoxa bitxi bat adierazi zigun: "Ezagutzaren gizarteak tontoagoak egiten gaitu". Honekin, niri behintzat, argi utzi zidan gizon original bat dela.
Paradoxekin ez zuen hor amaitu, izan ere, jarraian beste bat helarazi zigun galdera baten bidez: "Nork daki gehiago guk ala gure aiton amonek?". Eta paradoxa denez, bere hitzetan aiton amonek gehiago dakite guk baino eta honako arrazoi hau ematen zigun: "gure aiton amonek eskura zeukaten guztia jakiten zuten eta argi dago guk ez dakigula eskura dugun guztia".
Honela, hitzaldi interesgarri bat iruditu zitzaidan. Horren arrazoia Innerarityren originaltasuna izan zen.
Patxi Iraetaren hobbya blogak dira eta baditu hainbat blog, “dozena erdi” dio berak. Ofizioz udaltzaina da eta astero lan horri 35 ordu zuzentzen dizkio eta gainerako orduetatik batzuk blogak kudeatzen igarotzen du. Aspertzea gauza txepela dela deritzo eta ez aspertzearren egin da blogari. Bere burua “aita txar” bat bezala hartzen du, blogei dagokienez noski, izan ere mundura ekartzen ditu baina abandonatu samartuta dituela dio.
Ikus daitekeenez trapero beste edozein bezalako herritar bat da, ez ditu sekulako estudioak eta honek argi uzten du zein zabala den ziberespazioa, edozeinek hartu dezake parte.
Bere hitzetan umiltasuna nabaria da, ez dizkio bere buruari loreak botatzen, hauxe dio esaldi batean: “Zeinek esango zidan niri Bernardo Atxagak goizero nire bloga irakurriz gosalduko zuela?”.
Dudarik gabe Patxik arrakasta lortu du mundu honetan, aurretik batere famatua izan gabe eta nire ustez horrek meritu handia du. Izan ere, Bernardo Atxagaren blogak fama edukiko du, berea izate hutsagatik, baina horrelako pertsona famatua izan gabe arrakasta izatea benetan zaila da.
Hau da nire astea, astelehenetik ostiralera bitartean izan ohi ditudan eskolak dira honakoak. Agian, bariazio batzuk izan ditzake irakasleren batek ezin badu etorri, baino printzipioz hau da nire lanegunen nondik norakoa.
Anoeta (Donostia) futbol zelaiaren kokagune zehatza, bertan errealak jokatzen du. Donostiako parterik berrienetako batean dago kokatuta Anoeta estadioa, Amara auzoan hain zuzen ere. Esan daiteke, futbol zelai berria dela, izan ere 1993an izan zen inaguratua, ordurarte alde zaharrean kokaturik zegoen Atotxa estadioan jokatu ohi zuen errealak.
Argazki honetan ageri den pertsonaia, Stanley Kubricken the shining filmearen pertsonaietako bat da. Beronek Jack protagonistari galbidea erakusten dio eta bi hori hartzen du, hortik filmeak daukan bukaera.