Uztailak 10: ginKAKA!!

kantauri 1456150189375 Ibiltaria: Kantauriko kostaldea | 2012-07-11 20:36

Atzo, arratsaldean, ekintza berezi bat prest izan genuen Laidako hondartzan.... GINKAKA!! Izena ondo aukeratuta, bai!! Ikusi argazkietan eta ia zer iruditzen zaizuen!!






Atzo gauean euria hasi eta gaur goizera arte gelditu gabe ibili da bota eta bota, beraz... gaur goizean egin behar genuen ibilbidea laburtu eta Bermeora arte garraio publikoetan joan ondoren (autobusa eta trena), Bermeotik San Pelaiora bitarteko ibilbidea bakarrik egin dugu atertu duenean. Ibilbide laburragoa!!
Gaur Gaztelugatxe ondoko San Pelaio auzoko bordan lo egingo dugu eta bihar gure helmugara iritsiko gara azkenean... Bakio!!
Seguraski gaur gauekoa, bordakoa, gau berezia izango dela eta bihar kontatuko dizuegu!!
Gorantziak etxekoei eta lasterarte!!


Utzi iruzkina: