Uztailak 4

kantauri 1456150189375 Ibiltaria: Kantauriko kostaldea | 2012-07-05 11:05

Lehenengo eguneko urduritasunak pasatu ondoren, udalekuetako giroan itzartu ginen atzo. Gaurkoarekin alderatuta, eguraldi oso ona izan genuen eta hondartzara joateko aukera ere izan genuen.
Goizean, Zumaiako flysch-ak ezagutu genituen eta hondartzan hainbat jolas egin genituen.
Arratsaldean, pintxo lehiaketa izan genuen taldeka!! Zumaiatik osagaiak erosten ibili ginen, gauzak lortzen... eta azkenean... talde bakoitzak bere "artelana" aurkeztu! Epamahai oso oso zorrotza izan genuen baina... gure Nerearen taldekoek irabazi zuten!! Tartean Durangoko Jon, Mikel, Amaia, Maria eta Eli!!!
Hemen argazki batzuk:






Gaur ibilbide gogorra dugu aurretik eta eguraldi kaxkarra, baina... gogotsu gaude eta kontatuko dizuegu!! Ondo ibili!!!


Utzi iruzkina: