2008/06/30 16:02:44.430 GMT+2
Hilebete baño ezta falta Lemoako jaietarako, eta gaztetxean hasi gara preparatiboakaz. Turnoan listea, bazkarikoa ta mozorroana zabalik dauz, eta kamisetea eskatakoa be hortik dabil. Horretaz aparte, egunero egongo da iteko zeozer gogoak dekozenantzat; pediduek ta turnoak prestau, programaziñoa zarratu ta konkretau, pankartak in, kartelak atara eta ipini, balsak eta mozorroak preparau, gaztetxea txukundu,...
Animo gazteok, ta erduzie esku bat (edo bi) botaten, harriketarrok 8+1 urte betetan doguz ta merezi dau autogestioan alde burruken segiteak!!!
Nork: harriketarrak.2008/06/30 16:02:44.430 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/20 12:16:43.549 GMT+2
Urtero lez, harriketarrok sanjuan su ederra prestatuko dugu astelehenean, ekainak 23, udari ongietorria eman eta inposizio guztiak sutan erretzeko.

Azken urteetako ohiturari jarraituz sua eskolen aurreko parkinean egingo dugu, iluntzeko 20etan hasita. Giroa alaitzeko Txalapartariak eta Albokariak egongo dira, eta hurbiltzen zareten guztiontzat merinda ederra ere prestatuko dugu.
Nork: harriketarrak.2008/06/20 12:16:43.549 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/03 14:44:47.478 GMT+2
Dakizuen lez, harriketarrok denboratxoa daramagu laburmetraiak grabatu eta ekoizten, batez ere presin katxetarako izan ohi da, baina apartekoak be eiten doguz. Igorreko jaietarako laburmetrai lehiaketa antolatu ebiela aprobetxaute, beste korto bat egin dogu bertarako; MAGNUM, 80. hamarkada amaierako serie mitikoaren "remake" berezia.
Dakigunez 8 lan aurkeztu dira lehiara, baia guretzat sari nahikoa da Kultur Erxeko aretoan gure lana aurkeztea, eta aurkezpena domeka honetan izango da, 21:30etatik aurrera. Asi ke, badakizue, karabie produkzioen azken emaitza ikusi gure dozuenok, domekan ikusiko gara.

Nork: harriketarrak.2008/06/03 14:44:47.478 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/02 14:45:25.656 GMT+2
Asteazken honetan bideo emanaldi bikoitza antolatu dogu gaztetxean. Iluntzeko 20:30etan hasiko gara emanaldiarekin eta bi bideo jarriko doguz;
-Okupazioaren inguruan; Mugimendu honek 80. hamarkadan bizi izan zuena azaltzen duen bideo labur bat.

-Deabru guztien urtea; Perturren desagerpenaren inguruan hipotesi berriak azaleratzen dituen dokumentala.

Nork: harriketarrak.2008/06/02 14:45:25.656 GMT+2
Etiketak:
bideoa
lemoa
okupazioa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/29 20:35:53.414 GMT+2
Harriketarrok bagabiz geureari ekiten, eta blog hau azkenengoz barritu zanetik hainbet kontuten ibili gara ta gabiz. Hasteko, Lemoako eskolako kulturaldian umeentzako antzerkia prestatu eta antzeztu genuen, azken urteotako elkarlanarekin jarraituz. Maiatzaren 23an AHTren kontrako beste jai egun bat ospatu genuen; bideo emanaldia, konzentrazioa, merindatxoa eta kontzertuak izan genituen. Zapatu honetan berriz ere musika zuzenean ikusteko aukera izango dogu karabien. Arratsaldean txalapartariak eta perkusio kalejira egongo dira eta iluntzean Kalekeak, Jarraitu eta Stropajo taldeek joko dute. Animatu ta erdu gaztetxera!!
Nork: harriketarrak.2008/05/29 20:35:53.414 GMT+2
Etiketak:
kalekeak
lemoa
gaztetxea
kontzertua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/05 20:49:11.313 GMT+2
Aurten be, udebarriegaz batera, urteroko Bizikleta Martxea be heldu jaku. Maiatzak 18en eingo da, eta Gaztetxetik Zumeltzararte joango gara Dimeko portuen gora. Goizeko 8:30etan firmen kontrola eta 9etan urteerea. Oingoz 20 partehartzaile inguruk emon daurie izena klasika gogor honetarako, baia parte hartu gure dozuenok erduzie bildur barik ta izena emon gaztetxean bertan. Ta zelan ez, inderrak barrituteko paella ederra be eukingo dogu bazkaiteko. Kotxe eskobea, moto 1, megafonidun kotxea, mallotak,... hasi gara dana prestetan.

Nork: harriketarrak.2008/05/05 20:49:11.313 GMT+2
Etiketak:
dima
bizikleta
lemoa
gaztetxea
martxa
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/21 15:47:59.145 GMT+2
Zapatu honetan, 26ean, jai egun ederra antolatu dogu Lemoako Karabie gaztetxean. Eguerdian bazkari itzel batekin hasiko dogu eguna, eta bazkalostean bakarlari gazte baten emanaldia be eukingo dogu. Azkenik, Amaiur taldeak kontzertua eskainiko dau 20etatik aurrera. Turnoetarako eta bazkarirako izena emon gaztetxean ahalik eta arinen!

Nork: harriketarrak.2008/04/21 15:47:59.145 GMT+2
Etiketak:
lemoa
gaztetxea
amaiur
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/15 19:32:25.127 GMT+2
Zapatu honetan AHTren inguruko hainbat ekimen eroango doguz aurrera Lemoan. 12etan geratu gara gaztetxean, proiektu txikitzaile honen inguruko bideo emanaldi bategaz hasteko egune. Gero bazkaria egongo da eta bazkalostean txango informatiboa egingo dogu AHTak gure herrian kaltetuko dauzen inguruetara, gaztetxera bueltan, eguna gaiari buruzko tertulia bategaz amaitzeko asmoa dekogu. Aipatu behar dogu Elkarlaneko lagunak ere etorriko direla beraien azalpenak emoteko.
Egun hau Harriketarrak Gazte Asanbladak eta Arratia Bizirik taldeak antolatu dogu, eta orain arte bezala era honetako proiektu txikitzaile eta inposatuen aurrean gure ahotsa entzunazoko dogu.

Nork: harriketarrak.2008/04/15 19:32:25.127 GMT+2
Etiketak:
gaztetxea
aht
lemoa
bizirik
karabie
arratia
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/31 16:26:59.906 GMT+2
Dakizuen lez Karabien barikuro iten doguz asanbladak, baia bariku honetakoa berezie da (ez inportanteaua, danak direlako inportanteak).
Badakizue gure Udaletxeak kultur etxe bat iteko asmoa dekola, eta seguramente gaztetxean in gureko deuriela (kontraesana ezta?), noz ez dakigun arren. Horregatik, eta momentue heltzean danerako gazte asanbladak posture argi eta bateratue eukin daien, bariku honetan proiektu honen inguruen arituko gara.
Ba horixe, badakizue, bariku honetan erdu asanbladara, bota zure eritzie, besteana entzun eta gaztetxea defendatu!!
Nork: harriketarrak.2008/03/31 16:26:59.906 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/26 10:48:45.502 GMT+1
Martxo potentea izan dogu harriketarrok; zea mays zuzenean, sagardotegia, AHTren kontrako protestak, topagunea... Baina oraindik ez da hilabetea amaitu, eta ondo amaitzeko bariku honetan, martxoak 28,Teatro en Huida konpainiako lagunek GRAN ESPECTACULO DEL FAKIR HA SINT`Ö antzezlana taularatuko dabie gaztetxeko estenarioan. Erdu gaztetxera antzerkiaz gozatzera!

http://www.lafundicion.com/detalleProgramacion.asp?ID_OBRA=361&ID_COMPANIA=244&tipo=&tipo2=&home=home
Nork: harriketarrak.2008/03/26 10:48:45.502 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak