Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/04/12 22:58:46.545 GMT+2

Apirila karabien bete beteta dator

Hilabete honetan be ez gara geldirik egongo harriketarrok, eta horretarako hauxe da apirilerako prestatu dogun programazioa;

Hilabetea hasteko,gaur apirilak 12, 18/98 auziaren inguruko bideoa izan dogu ikusgai. Eta hemetik aurrera zer gehiago?

Ba apirilaren 15ean, Gilkitxaro antzerki taldeak "Honolulu, leku bat" izeneko lana ekarriko du gaztetxeko estenariora arrastiko 19etatik aurrera. ( www.gilkitxaro.com )

Apirilaren 20ean Pog Mo Thon eta Noizean Behin taldeen musika zuzenean gozatu ahal izango dogu, 21:30etan hasita.

Apirilaren 26rako Frankismoko biktimen inguruko hitzaldia eta bideo proiekzioa prestatu ditugu, 19ak inguruan. Ahaztuak elkartearen laguntzaz. Bideoa Ezkabako gartzela frankistari buruzkoa izango da.

Eta azkenik, oraindik konfirmatu ezin dugun arren, 27rako erromeri itzela antolatzekotan gabiz, izango dozue honen barri gehiago. Beste barik, animau ta erduzie gaztetxera!

Nork: harriketarrak.2007/04/12 22:58:46.545 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.