OATXIS EGUNA

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2006-03-20 12:21

Lemoa Tudei aldizkariko lurpetarren ekimenez eta gaztetxearen laguntzaz, domeka honetan ospatuko dugu Oatxis Eguna.

Ekimen honekin Lemoako gazte belaunaldi ezberdinek erabili izan duten leku mitiko honen erabilera erreibindikatu nahi dugu (kalea okupatu!!). Zubi berria egiteko dena apurtu zuten arren, onartu behar dugu nahiko txukun utzi dutela. Horregaitik ospatuko dugu jai hau Oatxisean bertan.

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera tonbola, merinda eta beste hainbat gauzarekin gozatu ahal izango dugu. Baina eguneko izarra URTIKARIA punk gaztea izango da, kontzertu berezia eskainiko duelako. Sex Pistols edo MCD bezalako taldeek egin izan duten antzera, berak ere errekan joko du kantaren bat. Horretarako "a prueba de bombas" egindako balsa bat prestatu diogu, Queen Mauson I izenekoa.

Beraz badakizue, domeka arratsaldea aprobetxatu nahi duzuenok zatozte Lemoako Oatxisera, bertan ikusiko gara!!


Utzi iruzkina: