2008/03/09 11:41:09.088 GMT+1
Ametsondoak
Zapaltzen dugun lurrak gure urratsen sostengu izateaz gain bizitzaren sehaska gisa egin ohi du soro, zelai eta mendietan. Halere bizitzaren magia hau ezinezkoa litzateke antzezlanean ura, haziak eta ongarriak agertu ezean. Azken urteetan hizketagai bihurtzen hasi den ura da agian antzezlaneko aktorerik xelebreena. Berak aukeratzen du nor baso nor basamortu bihurtu, nor kolorez jantzi eta nor heriotzera kondenatu.
Batzuek barazkiak landatzen dituzte, besteek zuhaitzak...Baina ez dira hauek gaur landatuko ditugunak. Izaten dira gizakion buruan lurpean gorde nahiko genituzkeen kontu bat baino gehiago. Lurpean gorde eta betirako ahaztu, burutik kendu ta existitu ez direnarena egin. Azken baten erreza dirudi, lurrean zulo bat egin ta bertan bota ondoren zuloa ixtea besterik ez da geratzen.
Nik hori bera egitea pentsatu dut. Gaurkoan amets haziak ereingo ditut, ametsondoak biltzeko. Hala itxaron, hobeto, urik bota ezean ez litzateke ernaldu beharko. Agian errezagoa litzateke lurpean haziak usteltzen utzi, lurrak berak etorkizunerako ongarri bilakatu ditzan eta iraganeko ametsgaizto bezela oroitzapenean laga. Azken baten urik bota ezean, haziak ez dira ernalduko...ezta?
Nork: jon.2008/03/09 11:41:09.088 GMT+1
Etiketak:
suzeditutakoak
disparateak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/05 19:15:18.687 GMT+2
Pasio Ilunaren Aktuazioa
Orokorrean eztut hemen musikaz idazten, beste batzuek honezkero nahikoa egiten dutelakoan. Halere gaurkoan tarte berezi bat egingo diot nere talde kuttunari, hainbeste une bete dizkidanari, bihotzari irri txiki bat atera izan dionari. Ezagutzen nautenek honezkero badakite nortaz hari naizen, ta beste guztientzat esango dizuet "Nightwish" duela izena.
1996 aldera sortu zen taldea finlandian eta "Power Metal Sinfonikoa" lantzen dute batipat. Ezagun ez dutenek idea bat egin dezaten, Metallica talde ezagunak San Frantziskoko Orkestra sinfonikoarekin egindako S&M-ren hantza du. Ohiko kitarra, bateria, baxu eta abarrez gain, hemen teklatuek eta orkestra sinfonikoen musikaz lagundutako nahasketa berezi bat sortzen da.
Ongietorriak alde batera utzitza, Irailaren 25ean euren azken lana argitaratu zuten, "Dark Passion Play" deiturikoa. Egun eskasetan Finlandia aldean bi platinozko-disko lortu ditu salmentetan, eta badirudi diska hontarako taldean jasan duten abeslari aldaketak eztiola mesede besterik egin. Diska 2 CD eta 13 abestiz osatuta dago. Lehen CDan 13 abestiak jatorrizko bertsion aurki ditzakegu eta bigarrenean 13 abestien zati instrumentala (Inor karaokera ausartzen al da?). Diska hontan gainera taldean orain arte plazaratutako abestirik luzeena aurkitu dezakegu "The Poet and The Pendulum" deiturikoa, dagoeneko taldearen buruaren izenetan, bere gustukoena.
Oraindik ikusteke dago mundu mailarako prestatu duten biran zaletuek eskainiko duten babesa, baina salmentak eta hedabideetan lortutako arrakastak itxaropentsu ditu taldekideak. Taldeari aukera bat emateko gomendioarekin eta argazki eta esteka batzuekin utziko zaituztet gaurkoz.

- Wikipediako Taldearen Artikulua (Ingelesez)
- Taldearen Webgunea
- Diskaren Artikulua Wikipedian (Ingelesez)
Nork: jon.2007/10/05 19:15:18.687 GMT+2
Etiketak:
musika
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/30 21:29:58.248 GMT+2
Iraileko molekulak
Batxilergoaz oroitzen den inork buruan izango ditu oraindik, edo hala beharko lukete behintzat, molekulak. Inork eztitu inoiz ikusi, agian eztira ezta existitzen, baina izatearen muin dira duela ehundaka urtetatik.
Euren ezaugarri berezienetako bat tenperaturarekiko duten portaera da. Tenperatura gora dijoan heinean, molekulak elkar sakabanatzen dira. Aldiz tenperaturak behera egiten duenean, elkartu egiten dira, kaloriak apurrak gorde nahiko balituzte bezela.
Gizakien kasuan, antzeko zerbait gertatzen da, baina alderantziz. Lehen animalia aldrebesak garenez, hontan ez gara gutxiago izango. Iraila eta Urria heltzearekin batera, akabo udako egun sargoriak, eguneko jardunen arduragabekeria eta akabo ere trenean aulkia topatzearen burrukak.
Hauek eztira aldegin duten bakarrak, anti-molekulak bezela, lehen tenperatura jaitsialdiekin batera, gizakiak ere elkarrekiko aldentzen gara. Asteburua bihurtzen da orduan gure "komodina", kaloria apurrak gordetzeko aukera bakarra, bi telefono dei eta ti-ta batean atontzen da bueltatxoaren plana. Baina molekulek bezala, gizakiek munduarekin beste lotura batzuk eratzearen beharra sentitzen dute, jatorrizkoetatik kanpo, horrela, jatorrizko egituran molekula gutxiago gelditzen direlarik.
Batzuetan ezta gozoa nola ezer egin ezinda molekulek alde egiten duten ikusten geratzea. Horregatik, ni behintzat, molekulak ikusten hasia naiz...
Nork: jon.2007/09/30 21:29:58.248 GMT+2
Etiketak:
disparateak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/09 23:22:23.536 GMT+2
Lehorreko Enbatak
Enbata!, Enbata!, Euskal Herriko, Onena da ta!...
Uste det hau izan dala aurtengo Zarauzko euskal jaixetan geixen pegau jatan abestixa. Sekula enintzan bertan egon lenao, baina aitzaki ona zan baserritar jantzi *berrixari* astindu txiki bat emateko (amortizau biako da ta...).
Itxuraz noizian behin inor pasatzen da ezer idatzi doten begiratzera (epa itziar!), orduan honek astindu txiki baten zakan biharraz konturau naiz.
Karakate magalian egoten dan anbientian ohitxuta, eskertzen da taberna baten batek bultzadatxo bat deskuiduan emandakuan "hi, barkau zak" esatia. Giro jatorra, neska politxak (dana komentau biar da), bazkari konpletua (eskerrik asko beste behin Joanes, Iñaki, Ainhoa, Aitor...ta aipatu gabe uzten ditxuten danak)...motzian esanda egun konpletua.
Laister hasiko gera berriz trotian. Hau izan da azkenetakua (azkena izan ezpada behintzat...), baina halere, hurrengo urtian bueltan juteko arrazoirik ez jaku falta (Bertolek arrazoia zakan, behin datorrena, itzultzen da.). Momentu hontan eztakat kronika bat idazteko gogo askorik, azken baten, hautsa astintzera besterik enaiz etorri, hitzak erabili ezian mina hartzen dabe ta...
Nork: jon.2007/09/09 23:22:23.536 GMT+2
Etiketak:
carpe
diem
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/07/27 15:07:35.578 GMT+2
Esperimentua
Aspaldi da azkenengoz nere hitzek zelai hauek zapaldu zituztela, baina inspirazioak eta motibazioak hitzen giharrak indarrez hornitu ezean alperrik bideari ekitea.
Udak fakultateko buruhausteak albo batera uzteaz gain, denpora asko uzten dio norberari bere kontuak ordenatu ta berrikusteko, horra hitzon arrazoia. Zortea dutenek, neska lagunarekin eskapadatxo bat egitea erabakitzen dute, beste batzuk zuzenean desagertu egiten dira, ta azken batzuk, joan direnek itzultzean herria utzi zuten moduan topatzeaz arduratzen gara.
Zergatik ez zait jairik jai ibiltzea gustatzen? Zergaitik ez zait hondartza gustatzen? Zergaitik zait gozoago ezetza baietz baino?. Nere lagun batek hiru hitzetan errez laburtu du galderon erantzuna, "eres un rancio". Ez zaio arrazoirik falta. Azken urteotako uda-agendari erreparatuta eztago besterik esaterik.
"Rancio", hiztegian begiratu ezkero bi emaitz aurkitu ditut:
- 1.min, mindu, kerra.
- 2.zahar, aintzinako.
Iruditzen zait lehenengoa pixkat kontestuz kanpo dagoela. Zaharra, aintzinakoa...eztabil oso urruti, egia esan, nire 75 urteko aitonak ni baino jardun haundiagoa dauka.
Tira, diagnosia eginda dago, orain botika topatu behar da. Fernando Amezketarrak esana zuen "Galderak errezak dira, erantzunak dira zailak.", honi ere ez zaio arrazoirik falta. Zer egiten du 20 urteko tipo arrunt batek udan? Argi dago estatu batuetan neska modeloekin etxetzar handietan piszinako jaiak egiten direla, baina amengo eredua klasikoagoa da, herrietako jaiak.
Eztago ezer esan beharrik herrietako jaiei buruz, gustatuko litzaieke bai Donosti edo Bilboko jaiei herri txikietan dagoen auzolagun eta erromeri giroa izatea, zifra txikien abantaila. Eztakit jaiak diren anti-zahar edo anti-aintzinakorik onenak, baina tira, eztaukat esperimentu xaguak kaiolatik ateratzeko gogorik, aurtengoagatik behintzat, neu izango naiz esperimentua...
Nork: jon.2007/07/27 15:07:35.578 GMT+2
Etiketak:
uda
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/04/22 12:37:44.340 GMT+2
kiwi!
Eztago hitz askorik hau deskribatzeko, ez behintzat neretzat goizeko ordu hauetan. Nahiago dut Irudieuek eurek hitzegitea.
Etsaminetako azken asteetan indarrak ahituta daudenean beste pixkat bultatzeko motibatzeko aproposa...
Nork: jon.2007/04/22 12:37:44.340 GMT+2
Etiketak:
orotarikoak
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/27 22:48:57.599 GMT+2
Norbere buruarekin deman
Juan zan urteko abenduaren 28an Elgoibarko Izarrak antolatuta bertso-saio dotorea izan zen Elgoibarko Herriko Antzokian. Bertan uneko bertsolaririk onenetakoak izan ziren gurean kantari. Izenak aipatzeko asmoa nuen baina batenbat aipatu gabe uzteko (denek saio bikaina egin baitzuten) arriskua dela eta, eztitut aipatu lerrootan.
Egun hartan Uxue Alberdi herritarra izan genuen gai-jartzaile, gai sakonak, landuak, eta birritan pentsatzekoak plazaratu zituen beti egin ohi duen moduan. Bertatik, Fredi Payari Algortarrari bakarkakoan luzatu zion gai hirukoitzak arreta berezia sortu zidan, beharbada sakontasunagatik, edo ez-ohikotasunagatik. Gaiak zera zion: "Hiru gai doaz batera, eta bakoitzari bertso bana: Inoiz ahaztuko ez duzuna bata, bestea, beti ahaztu nahi eta burutik kendu ezin duzuna, eta azkena, beti oroitu nahi eta beti ahazten zaizuna.". Birritan irakurri beharrekoa dudarik gabe.
Egun hartatik bueltaka ibili izan dut buruan: "eta zuk abestu beharko bazenu?", eztiot erantzun errexik topatu. Beraz erantzun bat emateko asmoz edo, duela pare bat aste nere buruari pikea luzatu nion eta hurrengo lerroetan ikusgai nere buruak xehetu duena, irakurlearen gozagarri izango delakoan (bertsoak goian aipatutako gaiekin-segidan daude hurrenez-hurren ordenaturik.):
Doinua: Zure eskaerak egia esan
Nerabe nintzen, gaztego nintzen
hauxe gertatu zenean
neska jator bat neukan maitale
neronen aldamenean
koloretako kartulina ta
bitxia eman zidanean
inoiz ahaztuko eztudan hura
zizta zidan bihotzean
betiko oroi nazazu zion
papera irakurtzean.
Garai berean, koka liteke
datorkidana burura
gazte jendeak bizio gehiegi
genituela eskura
jardun eskaxa, marratik pasa
ta eskalean itxura
nahiz batzuetan pasatu arren
lagun onak ingurura
ni nere kabuz etxera heltzeko
kapaz enintzen gau hura.
Etxean hasi nahi nuke orain
ohitura den legez klaro
eta jarraian besarkada bat
bai hemengo ta bai hango
eguneroko lanen jardunak
urruntzen gaituelako
nahiz ta askotan zuetaz ahaztu
barkatu zorretan nago
zuek guztiok gabe enintzen
orain naizena izango.
Nork: jon.2007/03/27 22:48:57.599 GMT+2
Etiketak:
bertsoa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/19 10:34:46.572 GMT+1
Kontu bat suzeditu da...
Badira aste batzuk hitzik josi ez dudala amaraun hontan eta pasa den asteburuko gertakari batek konponduko du jostorratzaren azkenaldiko langabezia.
Goazen "harira". Larunbat atsaldea, Elgoibarko tren geltokia, 19:30ak aldera Bilboko "Nasatik"(sekula enaiz ohituko hiztegietako itzulpen zorrotz eta garbietara) Eibartik datorren trena iritsi berri da. Eibarren izan ginen lagun batek jokatzen zuen Eskubaloi partida ikusten, larunbateroko errutina aldatzeko aukerari enion muzin egin.
Trena ohiko garraiobide dutenak ohituta egongo dira geltokietako bai sarrera eta bai irteeretan "pikatu" behar izatera. Trenari bere xarma aurkitzen diodan arren, urtean oso gutxitan hartu ohi dut (udako hondartzarako irtenaldi apurretan, askok bezela), Donostira autobusak aukera hobeak eskaintzen ditu.
Xarmak-xarma eta ohiturak-ohitura, kontua da Eibartik Elgoibarrera itzulia egin genuela eta lerro hauek idazten ari den ingeniosoari trenetik irten bezain pronto bidai-txartela txiki-txiki apurtzea otu zitzaiola.
Ederra aurpegia lagunari esan nionean "ups...irteeran pikau ein biada ez?". Zorionez, irteera trenbide sareko langileez lepo zegoen Elgoibarrek larunbatetan jasaten duen izurriteari aurre egiteko. Hauetako emakume batengana gerturatu nintzen eta nere aldarte motzean zera esan nion "barkatu, konturatu gabe txartela txiki-txiki egin dut eta...". Beste hitzetan esanda "Beira, kriston txorixo-muturra naiz eta nere pitokerietan pentsatzen nengoela txartela lau pusketatan apurtzea otu zait, nola irten naiteke hemendik pareta saltatu eta korrika eitxen urten gabe?"
Pentsatzen jarrita, nerekin zetozenak oraindik tripako minez egongo dira botatako barreez. Tira, "soilik" hau gertatzen zaidan bigarren aldia da. Uste dut joaten naizen hurrengo aldian nere argazki bat ikusiko dudala paper batean "SE BUSCA" letrak azpian dituela. Beharbada hobe nuke berriz trenik ez erabili, txartela txikitzeko tentazioa kendu arte behinipin...
Nork: jon.2007/03/19 10:34:46.572 GMT+1
Etiketak:
kontu
bat
suzeditu
da
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/03 00:23:15.307 GMT+1
Aspaldikoak
Aspaldi entzuna nuen jarrain datorren bertsoa, zaletu bihurtu nindun hoietako bat da. Behin entzun arren denpora luzez ez dut entzuteko aukerarik izan.
Halere, gaur ezustean, berarekin topo egin dut, ta Ametsen zuzeneko ahotsa entzuteko aukerarik izan ez dudan arren, bere transkripzioa lortu dut. Erabilitako doinua Zure eskaerak egia esan du izena ta esteka hontan duzue berari buruzko informazio gehiago Bertsozale Elkartearen web orriko bertso doinutegian.
Ama hasi da negar malkotan
ta aita berriz eztulka,
lehen geneuzkan harreman denak
gelditu dira nahastuta.
Neska beltzaran bat ekarri dut
ustez asko gustatuta,
eta maitatzen segi behar dut
aurreiritziak ahaztuta,
sentitzen dudan maitasun horrek
kolorerikan ez du-ta! (bis)
Zoritxarrean entzun orduko
nere aitaren ahotsa,
nik sentitu dut nola azkartu
zaidan taupadaren hotsa;
oraintxe sartu duten ziria
neretzat hain da zorrotza!
Azala beltza ta iluna du,
baina ez naiz hortaz lotsa,
askoz beltzago ta ilunago
delako zuen bihotza. (bis)
Eskerrak behintzat nere maitea
aurkeztu diedan garaiz!
Nik hasieran pentsatzen nuen
«gustatuko zaie araiz».
Baina aita-amak semean kontra
joan ohi baitzaizkigu maiz,
zuek maite ez baduzute ere,
neretzat hori ez da gaitz;
etxe honetan ez bada bizi
ni Afrikara joango naiz. (bis)
Amets Arzallus
Nork: jon.2007/03/03 00:23:15.307 GMT+1
Etiketak:
bertsoa
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/02/24 15:19:17.581 GMT+1
Sorpresatxo bat
Lagun batek aurreko egunian bialdu zian e-mail batek eman dio izatia artikulu honi. Itxuraz, iragarki batetik ateratakua da, baina zer pentsau ematen dau. Irakurtziaz batera hemen tokitxo bat merezi zabala iruditxu jata. Erderaz dao baina askotan gauzak zentzu hobia dakabe bere testuinguru originalian:
"Supongamos que cada mañana te encuentras 1440€. Puedes regalarlos, divertirte con ellos o quemarlos. Pero los que no uses al final del día desaparecerán.
Así funciona la vida, la diferencia es que lo que te encuentras cada mañana no son 1440€, son 1440 minutos. Piensa bien qué vas a hacer con ellos"
Eskerrik beruenak Eneritzi nere pekatutxuan tarte bat eitxen utzi dialako, ta gozatu geratzen jatzuezen minutuak!
Nork: jon.2007/02/24 15:19:17.581 GMT+1
Etiketak:
orotarikoak
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)