Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/16 12:40:01.723 GMT+2

Agur, Esbjörn

Herenegun zendu zen, urpekaritza istripu baten ondorioz, Esbjörn Svensson piano-jole suediarra. 44 urte zituen.

2003an jo zuen Gasteizen Esbjörn Svensson Trioak. Kanpoan nengoen eta ezin izan nuen joan. Pasa den urtean errepikatu zuten, Principial Antzokian, XXI. mendeko jazza sailaren barruan. Baina gauean, McCoy Tyner eta Spike Lee (Terence Blanchard konpositorearekin) aritzekoak ziren
Mendizorrotzan, eta hauekin gelditzea erabaki nuen.

Tyner ondo egon zen. Spike Leek ez zuen gauza handirik egin Mendizorrotzako taula gainean: Barçako kamiseta batekin atera eta Espainian egoteaz oso pozik zegoela aldarrikatu.

Joan dira betiko Svensson taula gainean ikusteko aukerak. Youtuberekin konformatu beharko.

Nork: Katixa.2008/06/16 12:40:01.723 GMT+2
Etiketak: esbjörn trio svensson jazz est gasteiz jazzaldia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.