Asteazkenean erabateko greba egin zuten (tira, genuen) EHUko irakasleek. Aspaldiko partez bat egin dute unibertsitate-sindikatu guztiek greba deialdi bateratua luzatzeko unean. Grebaren arrazoia: soldaten igoera eskatzea. Diru aferei dagokionez, jakina denez, ideologiak lurrindu eta pankarta beraren atzean jar gaitezke guztiok.
Ez zen eskolarik egon, beraz, pasa den asteazkenean. Arabako Campusean, baina, master class berezi bat disfrutatzeko aukera izan genuen. Irakasle gonbidatua: ez eskirol bat baizik eta hitzen aztia den Harkaitz Cano idazlea. Ahulkiak errezitaldi antzeztua eskaini zigun Patxi Santamaria eta Itziar Lamuedra aktoreekin batera, Cano bera antzezle moduan saiatu zelarik (erronka duinki garaituz, gainera).
Beraz azti, idazle, aktore eta irakasle (greba egun batean). Ez da gutxi gero. Batez ere kontutan hartuta irakasle papera ez dela xamurra batere. Ez da erraza, eta ondo egiten dutenek eskubide osoa dute beren soldaten duintzea eskatzeko. Hara, galdera: zer da irakasle ona izatea?
Irakaslearen papera ez da, askok uste duten moduan, dizipulua eskutik hartzea eta gizateriaren aurrerapen, lorpen eta sormenaren galeriatik paseoan eramatea. Irakasleak ateak, leihoak edota zulotxoak ireki beharko lituzke. Aterki-puntarekin, besterik ezean. Ezagutza deitzen dugun izate argitsura eramango gaituzten zirrikituak. Zulo horiek igaro ala ez, zirrikitutik begiratzea ala ez, ikaslearen esku dago. Harkaitzek ondo bete zuen bere irakasle rola: ateak zabalik utzi zizkigun, hain ohikoa zaigun altzari horren mundu magikora daraman sarbidea erakutsiz. Eta guk sartzea erabaki. Aulkiak, ahulkiak. Nork esango luke hain funtsezkoak direnik.

Baina badira, gure ingurura begiratzea besterik ez dugu. Burura etorriko zaigu, halabeharrez, Sorbonneko ikasle horrek poliziari botatzen dion aulkia. Marbellako alkateak bakean utzitako aulkia. Alderdien mahaiaren inguruan kokatuko diren aulki kopurua.
Eta asteazkenean EHUko irakasleek, batzuek arrazoiz, beste batzuek ez hainbeste, hutsik lagatako aulkiak eta ahulkiak.

Erantzunak
batek be ez nau gogobetetzen, baina bueno, gustatu zaidala mezua, bamos.
Nork: Olegario.2006/04/04 21:24:37.919 GMT+2
http://kaiolumazikinez.blogspot.com
Magalik hauxe bidali dau Finlandiatik, irakasleetaz gabilzala:
http://apuntebatzuk.blogspot.com/2006/03/irakasleak.html
Ondo segi!
Nork: patxi lurra.2006/04/05 19:22:58.995 GMT+2
www.goiena.net/blogak/patxi
Olegario, adjetibo horiek gogobetetzen ez bazaituzte, agian esparru semantikoaren beste muturrera joko beharko zenuke, ea zorte handiagoa duzun. Baina, arren, ez egin halakorik, nire autoestimuaren onerako.
Oso interesgarria Magaliren bloga, Patxi. Enbidiagarriak iparraldeko kontu horiek, baina enbidia akuilu bihurtzen denean enbidia sanoaz hitz egin dezakegu.
Jarraituko dugu hezkuntzaz hitz egiten, merezi du eta.
Nork: katixa.2006/04/05 20:16:17.268 GMT+2
Beste link interesgarri bat, Joxe Aranzabalen "Faroa"n irakurritakoa eta izenburu erakargarriduna: "Maistra baten historia".
Hauxe da: http://www.goiena.net/blogak/faroa/442
Neu ez naz irakaslea, baina bai Alberto anaia. Eta gaur egungo gizarte honetan lanbiderik miresgarriena dala uste dot, gauzak dagozan moduan egonda. Batik bat, nerabe martziano horiek guztiak kontuan hartuta...
Nork: patxi lurra.2006/04/07 10:03:28.339 GMT+2
www.goiena.net/blogak/patxi
erabat ados nago zurekin; berehala hitzartuko genuke manifestu bat, Alec Reiden eta ezein Elizaren bitartekaritzarik gabe
ondo pasa New Yorken; Brooklyngo Erokeriak irakurtzen ari naiz eeta han egon nahi nuke, baina Torremolinosekin konformatu behar
bestalde, lehengoan Meetic aipatu zenuen; kasu bi ezagutzen ditut: bati ondo doakio, nahiz mutilagun berriak lotura larregizkoa ukan amatxorekin
besteak pikutara bidali du Meetic-en bidez ezagututako mutila, zinea ez zaiolako ASKO gustatzen
Nork: markos zapiain.2006/04/14 13:59:34.247 GMT+2