Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/12 00:01:10.207 GMT+1

Bizitza post-industrialeko zorrozki kondentsaturiko istorioa

Aurkeztuak izan zirenean, gizonak ateraldi xelebre bat saiatu zuen, atsegina izan nahi zuelako. Emakumeak gehiegizko karkara bota zuen, atsegina izan nahi zuelako. Gero bakoitzak bere etxerantz egin zuen, autoan eta bakarrik, aurrera begira, keinu bera bion aurpegietan.

Elkar aurkeztu zituen gizonak ez zituen bi horiek oso gustuko, baina kontrakoa ematen zuen aditzera, mundu guztiarekin harreman onak izatearekin kezkatua. Azken finean, batek daki, ezta? Ez al da hala? Ez al da hala?

A Radically Condensed History of Postindustrial Life

David Foster Wallace

Nork: Katixa Agirre.2007/01/12 00:01:10.207 GMT+1
Etiketak: ipuina foster_wallace | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.