Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/26 21:49:33.545 GMT+2

Keler Nation Erresumako Konstituzioa (1. artikulua)

Leku ederra da Keler Nation; Kaleak zabalak dira eta jendea, irriparre bat ahoan duela ibiltzen da alde batetik bestera. Zuhaitzak altuak dira baina beraien hosto zabalek zerua ikusten uzten dute. Asko, mendira igotzen dira goizean eta bertan dagoen harri zaharraren malean esertzen dira, berarekin hizketan arituko balira moduan. Inork ez daki besteei zer esanten dien baina denak, igotzen den edonor, lasaiago jeisten da bertatik.

Keler Nationen, jendea elkar agurtzen da gurutzatzen denean eta leku berdinean topatzen badira, eguna zer moduz doan galdetzen diote elkarri. Txoriek, rock&roll doinuak kantatzen igarotzen dute eguna eta bakarrik zaudenean ere gauza handi bateko kide zarela sentiarazten dizute.

Leku ederra da Keler Nation; jendea zoriontxu bizi delako, batak bestea errespetatzen duelako, topatzen duten inor ez delako ezezagun bat, oraindik ezagutu ez duten lagun bat baizik, edo noizbait maiatatuko duten norbait. Zoriontxu dira, badakitelako, zoriontasuna ez dela egoera bat, jarrera bat baizik.

Nork: Ignatius_Bukowsky.2007/09/26 21:49:33.545 GMT+2
Etiketak: norah_jones kelerstuzioa keler_nation | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Azkenengo esaldi hori ikaragarri gustatu zait, egia borobila da ta, zoriontasuna ez da egoera, jarrera baizik... oso ona, beti bezala!!!

Nork: Sugoi.2007/09/27 09:48:21.083 GMT+2
http://www.blogak.com/amets

Nun enpadronatu neike?

Nork: bootxo.2007/09/28 13:02:01.416 GMT+2
http://erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com/

Enpadronatze kontu hori ere jarrera kontua delakoan nago

Nork: Ignatius_Bukowsky.2007/09/28 14:08:10.808 GMT+2

politx-politxa!



Zoriontasuna ez da egoera bat, jarrera bat baizik!



egi biribilla!



pd: asko gustatzen jata bloga : )

Nork: malen.2007/09/30 13:53:09.172 GMT+2
http://www.blogak.com/hankazgora

Denoi esaldi berdina gustatu zaizue eta testu horretan nik idatzi ez dudan bakarra da jajajaja, lastima. Filme batean entzun nuen baina ez naiz gogoratzen ziur zein filma zen...

Nork: Ignatius_Bukowsky.2007/09/30 16:39:34.998 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.