Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/10/03 14:07:42.287 GMT+2

Keler Nation erresumako Konstituzioa (2. artkulua / 1. anexoa)

Keler Nationen erretzea ongi ikusita dago. Erretzaileak errespetatuak izango dira eta beraien aktibitateak edozein lekutan burutu ahalko dituzte. Horretarako, tabakoaren aldeko legea garatuko da eta bertan, erretzaile lehialentzat plusak zehaztuko dira.

Horretaz gain eta azken aldian jende askok erretzeari utzi dionez, “Apadrina un Estankero” kanpaina jarriko dugu abian. Ekimen honen bidez, Keler Nationek edoizen hiritarrek estankero bat apadrinatu ahal izango du hauen familien ongizatea babestu beharrean baikaude.

Erretzeari uzteko liburuak debekatu egingo dira eta hauetako bat esku artean izatea sakrilejio moduan hartua izango da bere zigorra, bazkal ondoren eta urte oso batean zehar Cohiba bat erretzea izango delarik.

Erretzea beraz baimenduta dago Keler Nationen, erretzen dena dena delakoa dela ere.

Nork: Ignatius_Bukowsky.2007/10/03 14:07:42.287 GMT+2
Etiketak: deep_purple kelerstuzioa keler_nation | Permalink | Erantzunak (8) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Erretzaile pasiboak jazartuak izango al dira? Ni erretzaile porrokatua naiz, baina eske nire lagun batek esan dit galdetzeko...

Nork: bootxo.2007/10/03 14:40:52.300 GMT+2
http://erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com/

Inorri ez zaio erretzea derrigortuko baina ez-erretzaileei, erretzaileak bezain toleranteak izatea eskatuko zaie. halakoa al da zure laguna? Ez bada, estankeroren bat edo beste apadrinatuta konponduko genuke agian... 

Nork: Ignatius_Bukowsky.2007/10/03 15:01:48.196 GMT+2

a zelako pedrada... Ah! Galdera bat, tabakoa laguntzen duten espezietarako subentziorik egongo da ezta? Ala zer?

Nork: Sugoi.2007/10/03 19:14:20.185 GMT+2
http://www.blogak.com/amets

Noski baietz! Hauek baso komunaletan landatuko dira eta norberak hartu ahal izango du beretzat behar duena nekazal-lan truke. Baina abusatu gabe, asko gara eta...

Ohituta egon beharko zinake dagoeneko hemengo pedradetara...;)

Nork: Ignatius_Bukowski.2007/10/03 20:21:44.820 GMT+2

Nik eibarko estankero guapo-guapo bat apadrinauko dot...
Ez dot erretzen baina tira, selluak, postalak eta metxeroren bat  lantzian behin erosiko dot...Estankeruan familixan ongizatiagaitxik bada be! ; )

Nork: malen.2007/10/04 01:11:31.114 GMT+2
http://www.blogak.com/hankazgora

Hori da Keler Nationen behar dugun izpiritua, bai jauna!... edo anderea ;)

Nork: Ignatius_Bukowsky.2007/10/04 16:34:08.988 GMT+2

Gora erretzaileak!!! si señor!!!jajaja!

 

egun on...

 

Me aburro...

http://www.youtube.com/watch?v=nWvdKPpVWzw

 

 

Nork: nerediamond.2007/10/09 10:50:15.816 GMT+2

Lasai gutxi falta dala klasea juteko ;)

Portzierto, TEMAZO!!!!

Jarraittu goizak hola alaitzen

Nork: Ignatius_Bukowsky.2007/10/09 11:46:24.150 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.