2006/11/23 04:43:10.612 GMT+1
Bukatzear dago bidaia. Gaurko hau gure azken gaua da Panaman, baita blogeko azken kapitulua ere.
Panaman egondako garaian Pazifikoa eta Karibea ezagutu ditugu.
Lehenik Santa Catalinan izan ginen. Eskuin ezaguna du herri honek, guk hala ere ez dugu bere onenean ezagutzeko aukerarik izan. Hori bai, herriko bizimodua gertutik bizi izan dugu eta.....oso autentikua. Berriro ere bueltatzeko moduko lekua. a ze txoro kuadrila!
Hemendik Karibera, Bocas Del Torora. Parranda bila baina,....Egon garen denbora gutxian ezin izan dugu irla hauek dutenaren zati oso txiki bat baino ezagutu. Hala ere, honuntza bazatozte merezi duen lekua.
Oraintxe Panama Hirian gaude. Planak aldatuta bihar eguerdian hartuko dugu etxerako hegaldia, astebururako bertan gara. Hiria ere gainetik ezagutu degu, baina gauez ezagutzea izango litzake hobe, ze egunez....
Eskerrik asko blogeko jarraitzaile eta partehartzaileei. Espero dugu idatzi eta erakutsitakoa gustatuko zitzaizuela, denborapasa gutxienez!
Laster gara zuekin!

Santa Catalinako gure etxia.

Hamakatik.

Bidaiako chefa.


Txakur hauek beti gurekin. Odalis, etxeko txikixa.

Liz Mairen.

Obet hiperaktiboa, iruditu ez arren!

Txikixa siestan.

Palmera eta txakurrak. Bidaia hontako irudiak.

Txonbon artistarekin.

Arratsalde polit bat Santa Catalinan.

Almiranteko portua.

Panamarako hegazkina, edo abioneta?

Karibeko hondartzetan bakarrik.

Sardina frexkue!

Panama Hiria oihanetik.

Ederki pasa degu biok, ederki busti arren!!!
Nork: aimar eta deba.2006/11/23 04:43:10.612 GMT+1
Etiketak:
azkena
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2006/11/14 16:35:55.716 GMT+1
Epa kuadrila! Santa Catalinan gaude, Panaman. Hemen daude Panamako olatu ezagunenetako batzuk baina ia egunero uretara sartzeko aukera dugun arren, oraingoz marabilarik ez!
Bost bat egun daramatzagu bertan eta interneteko olatu iragarpenak diotenaren arabera ikusiko degu noiz arte geratu. Hemendik karibe aldera joatea da gure asmoa baina...ikusiko degu.
Irla pare bat ere badaude Santa Catalina parean. Oso olatu onak omen daude hauetan eta batera behintzat joan behar gara.
Zuek ere inbidia ematen badakizue kontzertuaren kontuekin eh! Batzuetan etxera joan etorria egiteko gogoa etortzen zaigu , ez pentsa!
Gaurko kronika motza izango da bankura joan ta beste enkargu batzuk egin behar ditugulako. Autobus gutxi daude hemen ta ezin diogu hurrengoari joaten utzi. Argazkiak iritsiko dira, lasai!
Aio ba, ta hurren arte!
Nork: aimar eta deba.2006/11/14 16:35:55.716 GMT+1
Etiketak:
catalina
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2006/11/09 02:54:06.310 GMT+1
Mexikotik urriaren 27an atera ginen eta ordutik albiste gutxi eman dizkizuegu. Costa Rican internetetik urruti ibili gara, sentitzen deu.
Mexikoko azken egunak hiriburua ezagutzen eman genituen: erdigunea, museoak, Coyoacan auzoa,.... Hiri ederra 5-7 egun inguru bertan emateko. Bertan bizitzeko??? Baina oso interesgarria!

Zocaloko irudi tipikoa.

Hiri erraldoia gauez.
Handik San Josera. Costa Ricako hiriburura. Ez genuen ondo hasi hemengo ibilbidea: kartera galdu, txartelak,...konponduta dago eta arazorik gabe.
Hirian gau bat egin ondoren Dominicalera jo genuen, hondartzara. Bertara bidean autobusa freno gabe geratu zen eta bidaia luzatu zitzaigun. Hori bai, hurrengo egunetan olatuak izan genituen.

Dominicaleko hondartza.

Judah. Estatu Batuetatik Argentinaraino 82.urteko motorrean joateko asmoa du. Seguru iritsiko dela. El puto amo!
Hemendik Pavonesera. Ezkertzaleak zaretenontzat paradisua, batez ere surfistentzat: Pepi, Kare, Urze, Arozena,...gozatuko zenukete. Herri lasai eta politxa da Pavones, inguru guztia bezala. Hori bai, ez dago ezer, en el puto kulo del mundo!....horregaitik ez dugu idazterik izan.

Pavonesera bidean, ibaia zeharkatuz. Imagina zazue Sakonetarako bidea autobusez. Hemen horrelakotan ibili ginen, baina hiru orduz.

Haur jaio berria, egun bat besterik ez zuen. Begira amaren neke aurpegia.
Bertara bidean, neska bat eta bere amonarekin autobusean hizketan hasi eta etxera gonbidatu gintuzten. Autentiko! Ohianaren erdian egin genuen lo, primeran! Hemendik Punta Salea izeneko olatura. Ezker ederra guretzat bakarrik. Hemen ezkerrak bakarrik, guretzat ondo!

Etxe honetara gonbidatu gintuzten. Hau gure gela. Inun ez bezala zaindu gintuzten.

Gure gelako bistak, goizaldean, lehiorik gabe.

Punta Salea ezkerra. Ez oso tuberua baina luzea....

Punta Salea Lodge.
Bi egun Punta Salean egin ondoren iritsi ginen Pavoneseko olatu famatuenera. Swella iristear zegoen eta lau egunez olatuak hartzeko aukera izan genuen. Oso olatu luzeak, tubito batzuk ere bai noizbehinka. Gainera inguruetatik bueltaka ere ibili ginen. Izugarrizko paisaiak, nahi duenarentzat.

Pavones. Oso olatu ona!

Peninsula de Osa eta Golfo Dulce atzean ditugula.

Punta Banco. Paradisua!
Beste inguruetan bezala, hemen ere leku desberdinetako jendea ezagutu degu. Finlandiarrak, galiziarra, uruguayarra, argentinarrak, brasildarrak,....danetik pixkat, danekin ondo!

Pablo argazkilari galiziarra.

Etxeko giroa, Cabinas Carolen. Argentinarrak eta bertako alperra hamakan.
Panaman gara orain. Boqueten, mendialdean. Tablari deskantsu bat emateko mendian ibilaldi batzuk egitera etorri gera.

kafe lurrak.

Ohian ingurutan galduta.
Egun pare batez pixkat ibili ondoren, terma natural batzuetan izan gara gaur. Ikusi ze ondo ohianaren erdian.

Bihar Santa Catalina aldera goaz. Berriro ere olatuak buruan. Izango dezue gure berri.
Aio!
Nork: aimar eta deba.2006/11/09 02:54:06.310 GMT+1
Etiketak:
mae
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)
2006/10/26 04:07:16.480 GMT+2

Pascueleseko lagunak.

Guadalajarako familia. Eskerrik asko!

Aupa Aitor!

Ilargiaren piramidean bazkaltzen.

Teotihuacan.

Lisa ,bertan ezaututako belga, ta biok.

Ilargia eguzkitik begiratuta.
Nork: aimartxo.2006/10/26 04:07:16.480 GMT+2
Etiketak:
argazki2
| Permalink
| Erantzunak (13)
| Errenferentziak: (1)
2006/10/25 13:22:22.888 GMT+2
Mexiko Hirian gara berriz kostatik egin beharreko bueltatxoa bukatuta.
Pascualesetik ostiralian alde egin genuen eta asteburua Guadalajaran pasa degu. Ostiralean iritsi ginen bertara eta lehenengo zerbeza hartzen ari ginela bertan bizi den donostiar batekin topo egin genuen.
Asteburu osoa bere etxean pasa degu mexikar futbola ikusi, erreala, bapo jan, ondo lo egin,...etxean bezala.
Eskerrik asko Aitor eta familia!
Gora Euskadi eta Gora Tigres!!
Mexikon gauden egun hauetan inguru hau ezautzeko aprobetxatzen ari gera. Gaur Teotihuacanen izan gera piramideak ikusten.
Ostiralean abiatuko gera Costa Rica aldera eta bertatik bidaliko dizkizuegu hondartzetako argazki gehiago.
Ahaztu gabe!! Zorionak txapeldunei!!
Aio!
Nork: aimar eta deba.2006/10/25 13:22:22.888 GMT+2
Etiketak:
bueltan
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2006/10/15 10:02:52.213 GMT+2
Azkenengo aldiz idatzi gendunean ez gendun argazkiak sartzeko aukerarik izan. Hemen dazkazue azken asteetako argazki batzuk.

Puerto Escondidori agur esaten.

Autobusaren zain...




"Rio Nexpa". Olatuekin ez gendun aparteko suerterik euki baina argazkiak ateratzeko aukera aprobetxatu gendun.


Aritz eta Ruben. Donostiarra eta Bierzokoa.

Erropa garbitzen.

Pascuales.


Hondarra ere gogorra izan daiteke.
AIO!!
Nork: aimartxo.2006/10/15 10:02:52.213 GMT+2
Etiketak:
argazkiak
| Permalink
| Erantzunak (8)
| Errenferentziak: (0)
2006/10/12 07:36:32.199 GMT+2
Pena handiz laga ditugu puerto eta bertako lagunak, iparralderuntz abiatuz. Gure lehenengo geldiunea Troncones izan da, baina olatu eskasia eta tokiaren erakargarritasun falta direla eta karreterara buelta eta Nexparuntz jo dugu. Transbordo desberdinak egin ondoren, 20 ordu pasako bidaia egin dugu Nexparaino.
Nexpan 5 gau pasa ditugu. Olatuekin ez dugu nahi besteko sorterik eduki. Egunero uretara sartzeko beste bai, baina.... indarra falta. Hala ere, tokiak merezi zuenez gustura egon gara. Gainera donostiar eta gailego bat topatu ditugu, jende jatorra. Baqueiran ibiltzen zaretenontzat ezagunak: Aritz eta Ruben, Kixkik konpondu die furgoneta uda hontan oporretara joateko.
Nexpatik Pascualesa heldu ginen atzo. Gelatxo bat lortu, sauna bat, hemen gara olatuen zain. Biharko igotzekoa omen itsasoaren indarra, oraingoz bainotxoak besterik ez.
Zuek ze zubiaren zain? Olatuak omen daude ez?
Bueno españoles disfruten de su fiesta!!!
(arazo teknikoak direla eta argazkiak hurrengo batean ikusi ahal izango dituzue. Barkatu eragozpenak)
Nork: aimartxo.2006/10/12 07:36:32.199 GMT+2
Etiketak:
nexpa
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
2006/09/29 01:38:50.681 GMT+2

Somewhere in Mexico! Honela deitu zuen Rip Curlek hemen egin zuen azken WCT zirkuituko txapelketa. Hain ezkutua zen lekua aurkitu dugu, eta ez guk bakarrik. Atzo goizean 45 lagun omen zeuden eta uretan.
Barra de la Cruz Puerto Escondido hegoaldean dago. Autobusez 3 ordu inguruko bidaia dago bertaraino, trasbordoa egin behar da eta.

Herria lau etxe eta hamar txabolaz dago osatuta, besterik ez. Lo egiteko hauetako txabolatxo bat hartu genuen 100 pesogatik.

Hondartzara iritsi eta jende guztiak oso olatu onak egongo zirela esan arren,....justu-justu zegoen. 20 pertsona inguru uretan eta txikiak izan arren forma ederra zuten olatuek.
Gaur goizean, atzo gaueko eulien ataketik oraindik errekuperatzen, hondartzara jun gera berriz. Olatuak atzo antzerakoak, baina goizeko haize onak lagunduta paradisua zirudien.



Celestino izeneko gorila itxurako lokal batekin arazo txiki bat izan arren, gustora. Azkenean bera ere hiltzaile aurpegia aldatu eta meatxutik lagun izatera pasa da.

Hemen dakazu zure JOLLA Pepi. Nahi dezunian etorri.


Nork: aimar eta deba.2006/09/29 01:38:50.681 GMT+2
Etiketak:
barra
cruz
de
la
| Permalink
| Erantzunak (11)
| Errenferentziak: (0)
2006/09/25 03:01:47.171 GMT+2
Puerto Escondidotik ordubete pasa ingurura, hegoalderantz, dagoen herritxo bat da Mazunte. Bertara heltzeko autobusa, taxia eta kamioneta bat hartu behar izan ditugu. Berez ez da horrelako bueltarik eman behar, baina autobuseko txoferrak lo hartu du eta jeitsi behar ginen kruzean ez gaitu abisatu.
Eguerdi inguruan heldu gara Mazuntera eta jendeak esan bezala merezi du. Begira ze leku!

Hondartzatik Punta Cometa izeneko lurmuturrera joan gara haitzetatik, eta bertan.....kriston hondartza, guretzat bakarrik!


Eta astoentzat!

Buelta ohian aldetik egin dugu eta lotarako leku asko ikusi ditugu mendian galduta: reiki,yoga,masaje arraroak, perretxikoekin egindako terapiak?¡... eskaintzen dituzte. Turismo hippy!
Egunen baten bikotearekin juteko toki aproposa. Ai Aimartxo! Ai Deba!

Aio!
Nork: aimar eta deba.2006/09/25 03:01:47.171 GMT+2
Etiketak:
mazunte
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
2006/09/23 04:54:38.501 GMT+2
Zer deu?
Hementxe gera Puerton guztiz instalatuta! Egunero tubuak egiten eta sufritzen, ez deu gezurrik esango.Egunero bi edo hiru bainu hartzen ditugu eta beste hainbeste litro zerbeza edan. Ederto !
Bai uretan ta baita kanpuan ere giro ona dago jende artian, ez degu arazorik euki ezta ikusi ere.
Zain egongo zerate ta hemen dazkazue lehenengo egunetako argazkitxo batzuk.



Hauek lehenengo eguneko argazkiak dira. Taxian hondartzara heldu ta hau! Olatu haundiagoak ere izan ditugu ta egunero uretan egon gara dana ematen, egia da!, sufritzen baina gustora.

Olatu hauen ondoren merezitako atsedena!
Aio !!!
Nork: aimartxo.2006/09/23 04:54:38.501 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak