2006/06/08 15:24:15.724 GMT+2
Badakigu, denboraldi bat ixilik eman dugula eta hasierako bultzada iada
baretu dela. Hala ere, ez gara geldirik egon eta egin genuen azken
bileran eranakitako puntuen informazioa jartzen dugu sarean.
Hemendik aurrera eman
beharreko urratsetan hiru egiteko nagusi ditugula aipatu da eta bakoitzarekiko
hainbat ekintza zehaztu genituen maiatzaren 5ean egindako bileran (Zintzo Mintzoren egoitzan)
- Proiektuaren
txostena idaztea
- Kafe Antzokiaren ikuspegia, helburuak eta kudeaketa eredua idaztea
- Azpiegitura eta alderdi teknikoa lantzea.
- Kafe Antzokiaren proiektura lan-batzrode bat eratzea. Udalak, alderdi politikoak, elkarte eta herritarren artean.
- Zinegotziekin hitz egin eta lehen bilera-data jarri.
- Lan batzorde horrek parte hartzailea beharko luke, eta epe eta ekintza zehatzekin lan egin behrako genuke.
- Proiektuaren gizarteratze-lana
- Prentsak eta hedabideak erabili.
- Atxikimendua lortu. Elkarteak eta herritarrak.
- Jende eta elkarte gehiago lan-talde honetan integrtau,
eta proiektuaren estrategikotasunaz herritarrak nahiz elkarteak jabetu daitezen
lan egin. Ez dadila lau lagunen edo elkarte jakin baten proiektua izan.
Nork: errota.2006/06/08 15:24:15.724 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/03/14 13:47:39.611 GMT+1
Pagotxeta Herri Plataformak, Kafe Antzokiaren inguruko bere gogoetak igorri dizkigu.
Hona hemen:
Pagotxetatik Kafe Antzokira begira
Pagotxetari
Kultur Errota taldeak Kultur Etxean bertan Kafe Antzokia integratzearen
proposamena interesgarria iruditzen zaio guztiz, gaur egun murgildurik gauden
euskal gizartearen joera jana eta edanaren inguruan erraz mugitzen baita.
Kontuan izanik Kultur Etxeak izango dituen baliabide
ezberdinak egitura aldetik, talde ezberdin ugari bertan biltzeko aukera emango
du, eta eragile ezberdin hauen artean elkartruke bat sortzeko aukera
areagotzeko Kafe Antzokiaren proposamena benetan positiboa litzatekeela uste
dugu.
Hala nola, oraindik puntu ugari zehazteke daudela ere
badakigu. Nahiz eta proposamena pixka bat berandu datorrela ulertzen dugun,
lanak behar adina denbora atzeratzea ez zaigu arazo iruditzen, eta gainera udalak
azterketa honekin aurrera egiteko baliabide ezberdinak eman beharko lituzkeela
iruditzen zaigu.
Kafe Antzoki izenarekin definitzen den proiektu
berritzaile honek gure herrietan kultur arloan dauden beharrak aseko lituzke,
herria kulturberrituko luke, proposamen berri, iraultzaile eta originalak
bultzatuz. Gainera kultur dinamika partehartzaile eta integratzailea izango du
oinarri. Beraz, benetako kultura motore bihur daiteke, udalen arteko
eskaintzarekin koordinatuz gero.
Baita ere guztiz interesgarri iruditzen zaigu Kafe
Antzoki zirkuitoan sartzea. Zer esanik ez herriotan euskararen normalizazioan
ekarriko lukeen bultzada, herriotan dagoen kultur eskaintzan euskararen
indarraren gabezia nabaria baita.
Bestalde, puntu garrantzitsu bat Kafe Antzokiaren
kudeaketa da, udalaren esku uztea betiko dinamikan erortzea dela deritzogu eta
bestetik ez da kultur talde indartsurik antzematen gestioa aurrera atera
dezakeena. Garbi duguna talde murriztua izan beharko lukeela da, kulturara
zuzenki lotua eta koordinaketara zuzendua.
Bukatzeko Kultur Errota jorratzen ari den bidea egokia
dela iruditzen zaigu, bai kultur talde eta bai talde politikoekin elkartuz
hausnarketa sakon bat ateraz. Pagotxeta bide horretan aurrera jarraitzeko prest
aurkitzen da.
Nork: errota.2006/03/14 13:47:39.611 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/03/07 13:42:00.089 GMT+1
Larunbara honetarako, hilak 11, bilera deialdia egin nahi dugu:
Gai ordena
- Orain arte egindako bileren (Alderdi politikoekin...) eta emandako urratsen berri emango da.
- Aurrera begira emango ditugun pausoak eta estrategia adostu.
- Lan egutegia zehaztu
- Norberak dakarrena
Non: Zintzo Mintzo Euskara Elkarteko egoitzan
Ordua: 12:00etan
Noiz: Martxoaren 11n, larunbata
Esan gabe doa, kulturgintzan diarduten eta interesa duen herritar edo talde ororentzat gonbitea luzatzen dugula.
Arratsaldean berriz,
Elgetako Kafe Antzokira joango gara bisitan.
Nork: errota.2006/03/07 13:42:00.089 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/03/06 09:42:29.786 GMT+1
Zumarragako EAko Udal Taldeak bere iritzia eman du berriz:
Nork: errota.2006/03/06 09:42:29.786 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/02/27 09:55:35.832 GMT+1
EAJk bere iritzia eman du asteburu honetan Kultur Etxearen inguruan.
Hemen duzue albistea:
Nork: errota.2006/02/27 09:55:35.832 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/02/20 22:17:01.094 GMT+1
Kultur Etxean Kafe Antzokia kokatzeko proposamen zehatza lantzen hasi gara iada eta denon laguntza ongi etorria izango da.
Hiru atal izango ditu proposamenak:
- Herriotako kultur egoeraren diagnostikoa
- Lortu nahi ditugun helburuak
- Kafe Antzokiaren kudeaketa eredua
- Espazio fisikoa eta azpiegitura
Inork prozesuan parte hartu nahi badu
jarri dadila harremanetan gurekin.
Nork: errota.2006/02/20 22:17:01.094 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/02/16 12:30:38.193 GMT+1
Bilerari hasera emateko deialdiaren zergatia azaldu genuen
lehendabizi Kultur Errota osatzen duten kideek.
Zumarragako kultur etxeaz landutako ikuspegia eta proposamena herriko
elkarte eta norbanakoekin eztabaidatzeko nahiak bultzatuta egin genuen deialdia. Guztira 13 lagun elkartu ginen.
1. Udaletxearen proiektua azaldu
Gehiengoa ados agertu da, Kultur Etxearen eztabaidan
diseinuaz eta espazioaren antolaketaz bakarrik hitz egin dela, kultur etxeak
bultzatu behar duen kultur ereduaz ezer gutxi hitz egin dela alegia. Hala ere,
aipatu da prozesuaren hasieran kultur kudeaketaz hitz egiteko Kultura
batzordeburuak saiakerak egin zituela, baina Udalak kultur etxearen eraikuntzari
segituan eman zion lehentasuna.
Horrez gain, elkarteok ere gure behar propioez aparte
(Lokala...), bere garrantzia kendu gabe,
ez dutela ezer asko proposatu azaldu da. Orokorrean ados agertu dira,
kultur etxearen proiektuak hartu duen norabidea kultur ekipamenduaren espazio banaketa berri
bat egiteko besterik ez dela izango eta kultur etxearen proiektuak espazioaren eta
aurrekontu duen potentzialitateari ez zaiola zukurik aterako.
Kultur etxean herriko zerbitzu kultur zerbitzu guztiak
zentralizatuko dira (Liburutegia, KZ gunea…) eta era berean kultur arlo langile
guztiak (7 inguru) batera lan egingo dira, eta hori positiboa eta garrantzitsua
da. Gainera, Gizarte Zerbitzuetan dagoen azpiegitura gabeziari ere erantzungo
lioke eraikin berriak.
Bestalde, kultur etxearen pisua ikusita langile berrien
beharra egongo da eta alde horretatik Udalaren asmoa gerentzia bat jartzea omen
da.
Ados agertu dira, gerentzia bat jartzea ez litzakeela irtenbiderik onena
eta bestelako soluzioak beharko liratekeela (Dinamizatzailea, langileen
funtzioen aldaketa, langile polibalentea…).
2. Ereduari buruzko eztabaida
Ereduari buruzko eztabaidan, ados agertu dira kultur
eredu parte hartzailea bultzatzea,elkarteon elkarlana, kultura berritzailea eta
euskararen zentralitatea bezalako baloreen aitortzean
Honela, hainbat kezka eta arrazoi azaldu dira Urretxu
eta Zumarragako kultur kudeaketa aztertzean:
- Urretxu eta Zumarragako kultur
kudeaketa, baliabide eta programazioen deskoordinazioa.
- Bi Udalen arteko gaur egungo
harremana lankidetzarako oztopoa da.
- Elkarteon eta kulturgintzan
gabiltzanon ahulezia, nahikoa dugu gurea aurrera ateratzearekin.
- Elkarteon sormena eta ideiak aurrera
eramateko antolaketa, azpiegitura, tresna eta batzutan sinismen falta.
- Kultur eskaintza eskasa (Kantitatez
eta kalitatez) eta desorekatua. (Disziplinei eta adin tarteei begira).
3. Gure proposamena: Kafe Antzokia
Orokorrean Kafe Antzokia kultur etxean kokatzearen ideia
ona eta interesgarria dela aipatu da, hala ere, hona hemen, Kafe Antzokiaren
ideiaren inguruan eztabaidatzean aipatu diren aldeko arrazoiak eta oztopoak,
besteak beste:
Aldekoak:
- Aipatutako kultur ereduarekin duen koherentzia.(Partehartzea...)
- Elkarteontzako tresna garrantzitsua
(Elkar ezagutzeko, ...)
- Euskararen normalizaziorako eta
euskaldunon elkargunerako.
- Herriotako kulturgintzarako motor
papera izan dezake.
- Kafe Antzokien zirkuituan sartzea.
- Espazio fisiko bat izatearen
garrantzia
Oztopoak:
- Agian berandu gabiltza proposamenarekin,
obren deialdia oso aurreratua dago eta presa du Udalak.
- Kafe Antzokia kudeatzeko ereduaren
bilaketa.
- Kafe Antzokiaren eskaintza eta Kultur
Etxearen arteko funtzionamendua nola lotu (Deskoordinazioa sor daiteke...).
- Kafe Antzokiaren eskaintza eta
herriotako kultur eskaintza nola koordinatu.
4. Proposamena adostu
Gaiaren sakontasuna eta kafe antzokiaren proposamenaoraindik zehaztu
gabe zegoenez, beste bilera bat egitea egokitzat jo da. Bilera horretan
adostuko dira urrats berriak. Bilera bi aste barru egitea erabaki da.
Honen ondotik, Kultur Errota Lan Taldeak honako konpromisoak hartu ditu:
- Alderdi politiko guztiekin bilerakegingo dituzte euren proposamena azalduz.
- Hurrengo bileran alderdi politikoekin izandako bileren berri emango da.
- Hurrengo bilerarako Kafe Antzokiaren kudeaketarako eredu zehatz bat ekartzea
Nork: errota.2006/02/16 12:30:38.193 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/02/15 22:14:12.104 GMT+1
Pasa den larunbateko bileraren berri agertu da aste honetan. Horrez gain, Kultura batzordeburuaren esandakoei buruzko gure iritziak ageri dira. Ez da helburua polemika antzurik sortzea, gure borondatea soilik proposamen bat plazaratzea izan da eta hori bultzatzeko nahia.
Guretzat ideia interesgarria da, eta sinestuta gaude, eta horren inguruan eztabaidatu beharko litzatekeela uste dugu.
Hedabideetan azaldu dena duzue hemen:
Nork: errota.2006/02/15 22:14:12.104 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/02/13 09:28:49.935 GMT+1
Asteburu honetan hedabide desberdinek Zumarragako Kultura
Batzordeburuaren erantzuna argitaratu dute Kultur Errota Lan Taldeak
egindako ekarpen eta proposamenari.
Hona hemen:
Nork: errota.2006/02/13 09:28:49.935 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/02/10 13:53:40.312 GMT+1
Goierriko Hitzako webgunean inkesta bat jarri dute Kultur Etxean Kafe Antzokia egitea gustatuko litzaigukeen galdetuz..
Sar zaitez inkestara
Nork: errota.2006/02/10 13:53:40.312 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak