GURE EKİTALDİ BAT ZER DEN

kurdistan 1456150623462 KURDİSTAN | 2006-05-18 09:14
4

Lehenik eta behin, denbora indefinidoz itxaron behar da eszenatoki atzekaldean aurreko talde ugariek releboa eman arte (hemen ez dira oso puntualak) aurpegian eguzkiak jo eta galtzetatik umeek tiratu bitartean.

Behin tramite hau pasata ejerzitoak hildako azken umeen argazkiak soinean dituen agertokira igo (handia edo txikia, jotzen dugun lekuaren arabera) eta dena prestatu behar da, soinu tekniko pilaren laguntzaz. Plaza jendez gainezka egongo da beti leporaino, hori aldaezina da.

Urtzik ekingo dio emanaldiari, publikoaren harridurarako agur berba batzuk kurdueraz esanez eta ondoren kantatuko duen bertsoan halango gehiago tartekatuz. Haren ostean Arkaitzek beste bertso bat bota eta mimika handiaren laguntzaz entzule denengana heltzea lortzen du, denak jartzen ditu bibaka. Adibidez euren eta gure herria anai direla esango du eskuak batuz, edo bihotzera eskuak eramanez maite ditugula ulertuko dute, edo ukabila eta bi behatz altxatuko ditu (oso keinu zabaldua hemen) irabaziko dugula adierazteko...

Gero, txalaparta Asier eta Gamisen eskutik, Arkaitzen adar soinuaz lagunduta (soinua ateratzea lortzen duenetan) entzun ostean Nİ BİZİ NAİZ BASERRİAN etorriko da, Frediren trikia, Gamisen xirula, Uxueren panderoa, Asierren gaita eta neure gitarra gehituta. Arkaitzek, Gorettik, Urtzik eta Uxuek kantatuko dute eta letra ahaztuko zaie hirutik lautan.

Fandangoa eta porrua datoz gero. Bata trikiaz eta bestea albokaz.

Fredik aurreskua dantza lezake, baina hori egin zuen egun bakarrean praka apurtu zitzaion eta hurrengo egunean hankako minez altxatu zen berotu gabe ez dantzatzeagatik, beraz ez dugu esperientzia errepikatu.

Bukatzeko kalejira bat egingo dugu eszenatokitik jeitsita umeak eskutik helduta. Egia esan, extasi momentua hau den arren, ez dira oso kalejira zibilizatuak irtetzen eta hartara, azken boladan ez dugu eszenatokia utzi.

İnteraktibitatea, MAKURTZEN EZ DENAA.... eta gero ISIL ISILIK, KALIAN GORA.... kantu luzearekin dator. Kuriosoa da ZERGATİK, ZERGATİK.... zatia datorrenean jendea beti jartzen dela zoro moduan txaloka, Pavarottiren gisako peripezia bokal bat egin bagendu bezala. Gero badakizue, kalean gora denean makurtu, behera denean altxatu.... eta hau donk umorea!

DOLU GABE  kanta genezake bukaeran denok elkar helduta, segun eguna.

Eta horren ostean, gure furgonetarainoko bidea egingo dugu, umeak gure galtzei heltzen, umeak gure eskuak oratzen, umeak muxu eman nahian, umeak ulertzen ez dizkiegun berbak eskatzen, umeak argazkiak ateratzen, umeak eskuetan idazteko eskatzen... eta gure seguritate gizon Ali zoratzen den bitartean.

Polita bezain nekagarria da. Beatlesak nola sentitzen ziren ulertzen duela esan zuen atzo gutako batek. Baina eurak ez ziren kalejiran ateratzen publikora.

j m

AneM

AneM 2006-05-18 13:59 #1

Ederra artikulotxoa jm. Oso argia,  zuen ekitaldi bat zer eta nolakoa den oso ondo adierazten duzu, ekitaldian bertan (ia-ia) sentiarazi nauzu. Pena bat argazkirik ez izatea.

Bilbora bueltatzean azalpen gehiago argazki eta guzti? bale, esan non eta noiz eta hantxe izango gara, baina bitartean segi honetan idazten, e? Egunero, bai, egunero, ez alferrik izan.

AneM

Alaia

Alaia 2006-05-18 21:25 #2

Aupa, ze moduz?

Poztu nau bizirik jarraitzen duzuela ziurtatzeak. Zuen kronikak -kronikagile adituak dituzuela nabari da!- irakurri ditut, eta zertan ukatu?, inbidia pixka bat eman didazue. Bale, asko.

Zaindu zaitezte eta goraintziak denei (ta besarkada bat Uxueri)

Alaia

Olatz

Olatz 2006-05-19 11:52 #3

Kaixo!

Hemen, batzuk ezagutuko duten teresaren klasetik zuen berri irakurtzen gabiltzala, pozten garela ongi zabiltzatela irakurrita.

Jarraitu dezazuela horrela, eta pazientziarik ez galtzeko, ze hona bueltatzen zaretenean, gu ere ibiliko gatzaizue bertako umeen gisan dena galdetuz dena jakin nahian, argazkiak eskatzen eta autografoak ere nork daki!

Ongi ibili!!

Patxi

Patxi 2006-05-22 10:31 #4

Imajinatzeaz bakarrik, gozamen hutsa. Ze ote da bertan egotea!
Goraintziak Gipuzkutik.

Utzi iruzkina: