(titulua ahizpak jarri du, bazpadare diot...)
Itsasoak bi eta gezak omen ziren aintzina; hondartzetan kabia zuen itsaso txolina eta zurrunbiloz eta untzi gosez zirauen itsaso iluna. Behin ordea topo egin zuten zurrunbilo baten bi aldeetan; ezin uler zezaketen beren existentzia bikoitza, ez ulertu ezta onartu ere. Azkenean elkar hiltzen bukatu zuten. Orduan sortu zen "Itsaso Hila" eta heriotza honen arrastoak haizeak hurbiltzen ditu oraindik hondartza baketsuetara. Kasu Galizian gertatutakoa. Ura gazia da, sirenek itsasoen heriotzan botatako malkoengatik, arrainen ustez.
Erantzunak
Nork: Skirol.2007/08/08 22:19:40.877 GMT+2
www.eskilarak.blogspot.com