2008/07/01 23:29:25.997 GMT+2
Gazteon bizitza, gazteon etorkizun
Nork: gaztetxea.2008/07/01 23:29:25.997 GMT+2
Etiketak:
laudioko
gaztetxea
etorkizun
bideoa
gazteon
bizitza
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/20 14:56:45.783 GMT+2
Gaztetxeko Urteurrenaren Egitaraua
Gaztetxearen bizitza gazteen etorkizuna!
Ekainak 27
Sorkun & Vice presidentes + Bronze
22:30 5 euro
Ekainak 28
12:00tik aurrera egun osoan gaztetxearen argazki erakusketa
14:30 Bertso bazkaria Zoroak taldearekin
16:00 Mus txapelketa
22:30 Kontzertuak
Governors + Akatu 5 euro
Nork: gaztetxea.2008/06/20 14:56:45.783 GMT+2
Etiketak:
laudio
gaztetxea
kontzertuak
urteurrena
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/16 21:44:09.378 GMT+2
URTEURRENA EKAINAK 28
Kaixo gazte:
Jakingo duzun bezala Laudioko gaztetxeak 7 urte beteko ditu ekainean. 7 urte luze, autogestioan,borrokan, gazteon eskubideen alde gogor eta tinko lanean.
Ametsak konpartitu ditugu, ilusioak, eta berezko gogo eta grina erakutsiz, inguratzen gaituen gizarte patriarkal, neoliberal eta konformistari hortzak erakutsi dizkiogu. Hau izan da finean elkartu gaituena: ez dugu inguratzen gaituen errealitatea maite, ez dugu gizarte kapitalistak inposatutako baloreetan sinesten.
Dena den, ez du guztiak kolore larrosa izan: EAJ-PNV-k Laudioko udala kudeatutako azken legegintzaldietan, gazteon hitza guztiz baztertua izan da euren proiekuak aurrera ateratzeko unean. Bestalde, ezin ahaztu hemendik pasatako Gartzen Garaio, Oier Amorrortu eta Patxi Abad gazteak. Besarkada eta muxu handi bana bihotz-bihotzez, zuen izarrak markatzen digu garaipenerako bidea!!!
Besterik gabe, gonbita luzatzen dizugu Ekainaren 28an, larunbata, gaztetxeari, eta batez ere bertatik pasa diren gazte belaunaldi ezberdinei egingo zaien omenaldi xumera etor zaitezen. Guztion artean eraikitakoak pena merezi izan duelako.
Laudioko Gazte Asanblada
Nork: gaztetxea.2008/06/16 21:44:09.378 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/10 10:02:21.855 GMT+2
Argazkiak
Argazkiak 1
Nork: gaztetxea.2008/06/10 10:02:21.855 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/02 21:34:42.444 GMT+2
Kontzertua Gualitxo Laudio

Nork: gaztetxea.2008/06/02 21:34:42.444 GMT+2
Etiketak:
ekaninak
kontzerua
musika
6
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/22 21:55:38.251 GMT+2
skate txapelketa
Txapelketa hau posible
izateko eta Laudion skatea eta gazteak aurrera ateratzeko SKATE
EGUNA (EKAINAK 20, OSTIRALA) egingo dugu Laudioko pistetan. Gaztetxean skate taula erakusketa egongo da egun guztian zehar eta
gauean dohaineko skate bideo emanaldia Gaztetxean egongo da-
Etorri Laudioko pistetara zure skate, roller edo bmx-arekin eta gozatu
patinatzen!
Nork: gaztetxea.2008/05/22 21:55:38.251 GMT+2
Etiketak:
skate
txapelketa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/12 16:13:47.989 GMT+2
Mendi irteera maiatzaren 1ean Axkorriganera
Nork: gaztetxea.2008/04/12 16:13:47.989 GMT+2
Etiketak:
mendi
irteera
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/03 15:38:29.585 GMT+1
MARTXOAK 8, X. GAZTE EGUNA URDUÑAN
MARTXOAK 8, X. GAZTE EGUNA URDUÑAN
Hamar urte bete dira Urduñan Gazte Asanblada sortu zenetik. Denbora honetan denetarik egiteko aukera izan dugu, kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak, herri eskolak, etab… Gaztetxea eraikitzearen ilusioa ezagutu izan dugu eta baita desalojoen eta epaiketen zapore mikatza ere.
Duela hamar urte ezinezkoa ematen zuen herrian kontzertuak antolatzea edota gazte desberdinak elkartu eta ekintza desberdinak antolatzeko elkartzea eta parte hartzea. Ezinezkoa ematen zuen ere bai, Urduña bezalako herri atzerakoi batean Gaztetxe bat egongo zenik; eta are ezinezkoago ematen zuen, herriko jendeak gaztetxea eta gazteek antolaturiko ekintzak begi onez ikustea.
Ezina ekinez egina. Ezinezko ziren horiek guztiak posible izatea ahalbideratu dugu, egunez egun eta urtez urte lanaren bitartez eta gazteon ilusioarekin, gure inguruko errealitatea aldatzea lortu dugu, eta etorkizunean ere horrela izango da guztion bultzadarekin.
Horregatik, datorren Martxoaren 8an Gazte Eguna ospatuko dugu urtero bezala, aurten 10. edizio berezia izango dugularik:
Goizeko 12:00tan, Sinkoña irratia izango da foru plazako kioskotik eta graffiti txapelketa ospatuko da foru plazan bertan.
12:30tan, haurrentzako jolasak eta puzgarriak izango dira.
13:00tan, pregoia izango da foru plazan eta honen ostean trikipoteoa abiatuko da.
14:30ak aldera, herri bazkaria plazako arkupetan.
Bazkalostean, 16:00ak aldera, mus txapelketa burutuko da.
18:00tan kale animazioa izango da, kale antzerkia, malabareak…
19:00tan, txokolatada foru plazan.
19:30tan mamotxorroak aterako dira herritik zehar.
20:00tan, kalejira izango da “autogestioaren bidetik gaztetxea eraiki!” lelopean.
21:00tan, parrillada izango da foru plazan.
22:00tan, kontzertuak foruen plazan: EARLY REFLECTIONS (reggae banda, 10.gazte egunaren abestiaren egileak), PIKUTARA (80. hamarkadako punk talde mitikoa) eta ondoren erromeria TRIKIZIO taldearen eskutik. Kontzertuak doan izango dira.
Nork: gaztetxea.2008/03/03 15:38:29.585 GMT+1
Etiketak:
urduñan
gazte
x
8
martxoak
eguna
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/02/11 22:36:00.193 GMT+1
Kontzertuak
Taldeak Botox (Rock alternatiboa) eta Hardlore( Punk rock melodikoa)

Nork: gaztetxea.2008/02/11 22:36:00.193 GMT+1
Etiketak:
kontzertuak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/02/07 17:19:38.350 GMT+1
Gaztetxeko ordutegia
Nork: gaztetxea.2008/02/07 17:19:38.350 GMT+1
Etiketak:
gaztetxea
laudio
ordutegia
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)





